Bernardo Atxaga, Letren sariduna

Euskal idazleak saria jaso du “euskararen eta gaztelaniaren modernizazioari eta nazioarteko proiekzioari egin dien ekarpenagatik”
Bernardo Atxaga, Letren sariduna
11 Azaroa | Berria

Letren Sariko Epaimahaiak nabarmendu duenez “ezinbesteko ekarpena egin du euskararen eta gaztelaniaren modernizazioaren eta nazioarteko proiekzioaren alde”. Ohikoa da euskaraz idatzitako literaturaren alorrean Atxaga baino lehenagoko denborez eta Atxagaren ondorengo denborez hitz egitea. Berak baieztapen hori ukatzen du “baina ez modestia faltsuagatik”, argitu du. “Nahiko nuke historizista izango banintz, baina denborak ez dira gure eraginez aldatzen, baizik eta alderantziz. Ni une egokian agertu nintzen, baina lehenago Homeroren itzulpenak egin ziren eta Gabriel Aresti edo Jon Mirande bezalako idazle handiak izan ziren.  Haiei momentuak ez zien lagundu, bai,ordea, nire belaunaldikoei”. 

PARTEKATU