Prentsa Aretoa

Berriak

2018/05/24

Barakaldon, Getxon, Sopelan eta Madrilgo Euskal Etxean “elkar erakartzen duten mutur bik” eginiko pintadak gaitzetsi ditu EAJ-PNVk

Talde jeltzaleak halako jarduerak “onartezin” jo ditu, eta “bide politiko eta demokratikoak erabiltzearekin” guztiz bateraezinak direla esan du

rss Ezagutzera eman
Barakaldon, Getxon, Sopelan eta Madrilgo Euskal Etxean “elkar erakartzen duten mutur bik” eginiko pintadak gaitzetsi ditu EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

Zoritxarrez, enegarren aldia da EAJ-PNVren aldetik demokraziaren eta askatasunaren kontra eginiko erasoak gaitzestera irteteko derrigorra ikusten dugula. Bart gauean, elkar erakartzen eta demokraziari dioten amorru eta gorroto horretan elkar elikatzen duten mutur bitako ezezagunek pintadak egin dituzte Barakaldo, Getxo eta Sopelako batzokietan eta Madrilgo Euskal Etxean. Gertakari erabat lotsagarriak, onartezinak eta bide politiko eta demokratikoekin guztiz bateraezinak eta, horrez gain, denboraz, lekuz eta ulermen orotatik kanpo daude.

Madrilen, Falange Españolako gazteek beren uztarri eta geziak marraztu dituzte Euskal Etxeko hormetan eta hilotzaren silueta margotu dute zoruan, ate nagusiaren aurrean. Bizkaian, proklamak EAJ-PNVren kontra egin dira, besteak beste “PNV, Euskal Herriari iruzurrik ez”, “PNV=PP” eta “155 ez”. Halako mehatxu eta koakzioak beti dira onartezinak, baina are erdeinagarriagoak dira XXI. mende honetan, euskal gizarte osoak sekula bizi beharko ez genituzkeen aldietara eramaten gaituzten bortxa adierazpenak behin betiko baztertzeko erabakia hartu duenean.

Irudiek erakusten dute mutur horiek biek elkar erakartzen dutela eta bide berbera hartzen dutela: mehatxua,gatazka eta gorrotoa. Halako gertakariek erakusten dute mutur horiek biek bide antzu eta hutsal hauek beren ustezko mesedetan erabiltzen jarraitu nahi dutela. Ez dute ikusten ezta ikusi nahi ere gizarteak eraiki nahi duela, suntsitu beharrean; elkarrekin hitz egin, gatazkan erori beharrean, eta errespetatu nahi du, iraindu beharrean. Oraingo honetan, txanponaren alde biek bat egin dute demokraziaren eta askatasunaren kontra eginez.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/06/25 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-La noche en 24 h. 

2018/06/27 09:20

Itxaso Atutxa

   Info 7 

2018/06/29 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA