Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/05/22

Barakaldok Lutxanako Santiago Herrero plazan dagoen haur parkea estaliko du

Zabuak estali eta plazako herritarrei arazoak ekiditeko, teknikoki bideragarria den konponbide bat aurkitu da

rss Ezagutzera eman
Barakaldok Lutxanako Santiago Herrero plazan dagoen haur parkea estaliko du

ARGAZKIA JAITSI

Santiago Herrero plaza oso ezaguna da Lutxana auzoan Lube motozikletei egindako omenaldiagatik, eta inguruan gehien erabiltzen den haur parkeagatik. Lutxanako familiek hainbat aldiz eskatu izan dute auzorako parke estalia, eta orain, eskari horiei erantzuteko, gobernu taldeak bideragarria den irtenbide bat bilatzeko agindua eman du.  Dena den, estalkia ezin izango da ikustea galarazten duen oztopo bat hurbileko etxeentzat.

Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko teknikariek auzoko txikientzako jolasgune estalia jartzeko irtenbide teknikoa bilatzeko lanean jardun izan dute. "Ingurune hori ez da oso erraza, zeren eta parkearen ondoan markesina bat eta etxeak ere badaude, beraz, estalkia ezin da ingurumaria saskildu, edo etxeetako beheko solairuen ikuseremua murriztuko duen elementu bat izan" azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.

Horrela bada, inguruan gehiegi nabarmentzen ez den estalki bat diseinatu da, V formako euskarria izango du egiturak lurzoruan daraman euskarri kopurua mugatzeko.  Estalkia polikarbonatozkoa izango da ahalik eta argitasun gehien sar dadin.

"Estali daitezkeen auzoko zenbait alderdi aztertu ditugu, baina egia esan, auzoko elkarteetako herritarrekin izandako elkarrizketetan, beti esan digute Santiago Herrero plaza dela gehien erabiltzen duten gunea. Proiektuak zailtasunak bazituen ere, irtenbide bat aurkitu dugu eta oso pozik gaude" adierazi du alkateak. 

Udalak proiektua idazteko kontratua egin du guztiaren kostua eta lan-metodoa zehazteko, bai eta materialak eta egiteko epea ere. "Obra albait arinen martxan jarri ahal izatea espero dugu, auzoa aspalditik dagoelako jarduketa horren zain" esan du alkateak.

Barakaldoko hirugarren parke estalia

Santiago Herrero plaza izango da Barakaldoko hirugarren parke estalia. 2015. urtearen amaieran, Amaia del Campo alkateak lehenengo haur parke estalia jarri zuen Anaien parkean.  2016ko abuztuan, bigarren parke estalia inauguratu zuen Bakea auzoan. Bi jarduketetan 314.615 euro inbertitu ziren.

"Gure asmoa hiriko familiei eta txikiei edozein unetan kalean jolasean egon daitezkeen ekipamenduak eskaintzen jarraitzea denez, auzo gehiagotako haur-parkeak hobetzeko lanari ekingo diogu" adierazi du alkateak.

Amaia del Camporen gobernu taldeak argi izan du hiriko haur-parkeak berritzeko xedea. Azken hiru urteotan honako haur-parkeak berritu eta modernizatu dira: Landabeko, La Orconera, Bista Alai, Francisco Gómez,  Loitzaga auzunea, Beurko Berri eta Zubitxueta, eta Magallanesen, jolasgune berri bat egin da.

"Guztira, miloi erdi euro inguru inbertitu dugu Barakaldo modernizatzeko hobekuntza hauetan; horrela, barakaldarrek behar eta merezi dituzten zerbitzuak hiriak eskaini ditzan apurka-apurka" adierazi du alkateak.

 

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/02/18 08:30

Aitor Esteban

   Onda Vasca 

2019/02/18 09:00

Aitor Esteban

   Euskadi Irratia 

2019/02/18 09:30

Iñigo Iturrate

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA