“Zin egiten dizuet nire ahaleginak azkeneraino eramango ditudala Euskal Aberriaren alde”

Andoni Ortuzar EBBko presidente izendatua izan eta gero: “Egoera bortitz honen aurrean, kanpoan errudunak bilatzeak ez gaitu estualditik aterako; lanak, esfortzuak eta gure erabakimenak bai, ordea”
10 Abendua 2020 | EBB

(Andoni Ortuzarren adierazpena EAJ-PNvren Aberri Batzarrean, Euzkadi Buru Batzarraren presidente izendatua izan eta gero)

Aberri Batzarreko kideok, Herri eta Alderdiko ordezkariak, arratsaldeon danori. Lehenengo eta behin, eskerrik asko Euzkadi Buru Batzarreko kideengan, eta nigan ere, jarri duzuen konfiantzagatik, hurrengo lau urteotan Alderdia bide onetik eraman dezagun. Eskerrik asko Alderdikide guztiei, gaur egungoa moduko egoera konplikatuan be, militantzia bizirik mantendu dutelako, eta Euskadiko herri guztietan egin diren Uri Batzarretako bi itzulietan parte hartu dutelako. Beste hainbat kontutan gertatu den moduan, ez da erraza izan pandemia borrokatzeko arauak Alderdiaren barruko bizitzarekin bateragarri egiteko lana. Etorriko dira garai hobeak, eta ordurako utzi nahi dugu gure Batzar Nagusia egitea eta kide guztiak batzea. Ezinezkoa izan da gaur egungo egoeran. Baina, gure esker onik zintzoena guztiontzat. Ea gaur aukeratuak izan garenok militantzia bikain horren mailan egoten dakigun. Hori da nahi eta espero duguna.

Creedme que no son palabras de cortesía, ni una intervención protocolar. Alguien podría pensar que, al ser la tercera vez que paso por este trance, funciona ya una especie de automatismo, que hay más de formalidad que de sentimiento. No es así. Tengo hoy las mismas mariposas en el estómago y el mismo temblor de piernas que os confesé hace ahora casi ocho años, cuando el 12 de enero de 2013 fui elegido, en este mismo Palacio Euskalduna, presidente del EBB por primera vez. Creo en este Partido, creo en su gente. Creo que es el mejor instrumento para liderar y guiar al Pueblo Vasco hacia su libertad plena, en armonía con el resto de Pueblos y Naciones de Europa y del Mundo. Por eso es un honor –creo que en esto hablo en nombre de todas y todos los burukides–, un honor enorme, haber sido designados por nuestra militancia para dirigir el Alderdi los próximos cuatro años. Como un honor ha sido también compartir EBB con quienes ahora dejan su cargo de burukides: Pako Arizmendi, Iñaki Txueka y Kepa Aldama. Pako, Iñaki, Kepa: mila esker, bihotz-bihotzez, egindako lanagatik!!!

2016. urtean, Iruñeko Batzar Nagusian azaldu nuen bezala eta orduko hitz berberekin, gaur ere “hunkituta, esker onez eta karguak dakarrenaz jabetuta, adierazi nahi dizuet Alderdiarenganako eta Euskadirenganako leialtasun osoa; eta, solemnitate osoz, zin egiten dizuet nire ahaleginak azkeneraino eramango ditudala Euskal Aberriaren alde”.

Es difícil sustraerse en esta breve intervención a la difícil y sobrecogedora situación que estamos viviendo a causa del Covid. En el ‘no Alderdi Eguna’ de este año resaltábamos la lección de humildad que nos ha dado la pandemia, el cambio en la manera de ver y vivir la vida. Tanto esfuerzo, tanto sacrificio, tantas pérdidas, empezando por las humanas, no pueden ser en balde. Ahora que vemos la luz al final del túnel, no podemos pararnos, ni mucho menos retroceder. Por eso hago mías y de todo el Partido las peticiones de responsabilidad que se están haciendo desde nuestras autoridades sanitarias y el Lehendakari. Llegar bien a las Navidades de 2021 es mucho más importante que ‘malcelebrar’ las de este año. Disciplina social, civismo, humanismo y respeto a las recomendaciones sanitarias son las claves para salir de esta. Son la auténtica vacuna que hará que la otra vacuna, la vacuna médica, sea verdaderamente eficaz.

Eta hirugarren txertoa errezetatuko dut, oraingo hau etsipenaren eta haserrearen kontra. Asko, asko eta asko dira oso egoera makalean, sufritzen; egia da. Gaixoak, senideak, osasun zerbitzuetako langileak, zerbitzu publikoetakoak, murrizketak jasan dituzten sektore ekonomiko eta sozialak, negozioak itxi dituztenak, lana galdu dutenak… Asko dira, asko, bai. Eta, halakoetan, horren egoera ezezagun eta bortitzaren aurrean, ohikoa da kanpoan errudunak bilatzea. Gizakion joera izaten da, bai. Baina horrek ez gaitu estualditik aterako. Estualdi honetatik aterako gaituzte lanak, esfortzuak eta gure erabakimenak. Eta, horretarako, neke pandemiko hori gainditu behar dugu, gutako askorengan nagusitu omen den neke sozial hori.

Sí, mucha gente lo está pasando mal en estos duros meses de pandemia. Muy mal. Y es humano buscar el culpable exterior ante una situación que nos es tan desconocida y agresiva. Es humano, pero no nos va a sacar del aprieto. Del aprieto nos van a sacar el trabajo, el esfuerzo y la determinación. Como sociedad, además de lamernos las heridas, tenemos que avanzar. Esa es la principal tarea que tenemos por delante. Somos el principal Partido del País, a nosotras y a nosotros nos corresponde el gobierno de las principales instituciones vascas. A nosotras y a nosotros nos toca, por tanto, ser los principales agentes para sacudirnos esa fatiga y recuperar la ilusión. Recuperar la ilusión y la confianza en esta sociedad, en el futuro de este País. Vemos la luz al final del túnel y tenemos que estar preparados para que lo que nos espera no nos ciegue ni nos adormezca. Los retos que teníamos como Euskadi antes de marzo de 2020 siguen ahí, intactos, esperando ser abordados. Y ahora se nos han sumado algunos retos más.

Beraz, ekin lanari!!! Jarri txertoa etsipenari!!! Abian!!! Jendeak Euzko Alderdi Jeltzalearengandik espero ditu hurbiltasuna, konponbideak eta etorkizuna. Eta guk eman egingo dizkiegu!!! Abian!!! Euzko Alderdi Jeltzalea, abian, eta Euskadi zutik!!!

PARTEKATU