Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/04/02

Atutxa: “Egiten dugun guztia eta lortzen ditugun akordioek helburu bakarra dute: Euskadirentzako onena lortzea”

Getxon, Agirre Lehendakariari urtero egiten zaion omenaldian, BBBko presidente Itxaso Atutxak EAJ-PNVk bultzatzen duen “herri honen interesak aldeztearen” aldeko balioa azpimarratu du, interes horiek jokoan egongo diren toki guztietan. Eta, une honetan, interes horiek Madrilen jokatzen dira”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Gure helburua da Euskadiren interesak defendatzea gure etorkizuna erabakitzen den toki guztietan, eta une horretan hori Madrilen erabakiko da; horixe da azken asteotan egiten aritu izan garena, eta hori da egiten jarraituko duguna”. Hitz horiek esan ditu Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak  EAJ-PNVk Getxon Agirre Lehendakaria omentzeko urtero egin ohi duen omenaldian.

Atutxak esan duenez Agirreren legatua “inoiz baino gehiago dago indarrean gaur egun, eta EAJ-PNV osatzen dugun guztiok inspiratzen gaitu”. Era berean esan du Agirre “europazale konbentzitua eta gizon bakezalea” izan zela. “Berak, gaurko EAJ-PNVk bezala, Europan ikusten zuen Euskal Nazioaren azken helburua; ongizate, aurrerapen eta askatasun esparrua eta Euskadik esparru horretan izan behar du bere tokia eta bere aitortza” esan du. Ildo beretik goraipatu du Lehendakariaren figura  “gizon bakezalea zen, uste demokratiko sendoak zituen; eta EAJ alderdi bakezalea da. Orain, Euskadin, behin betiko bakea gure eskura dagoen zerbait den honetan, hurrengo egunotan Agirreren bidetik jarraituko dugu, arduraz eta konpromiso handiz” amaitu du.

Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko negoziaketaz galdetuta, Bizkaiko jeltzaleen buruak azaldu du Euzko Alderdi Jeltzalea dela “Euskadiren interesak Madrilen defendatzen dituen bakarra” eta bere taldearen “ahalmen negoziatzailearen” balioa azpimarratu du. “Horixe da Madrilen egiten ari garena: Euskadirentzako onena ekartzeko borrokari ekitea. Eta hori da Madrilen aurrekontuei buruz hasiko den negoziaketan aplikatuko dugun irizpidea, Euskadirentzako onena, alegia”. Atutxak azpimarratu du oraindik ezer ez dagoela “inola ere “ itxita, eta bide luzea geratzen dela gaineratu du “baina bide hori ibiltzeko prest gaude eta borroka horri ekiteko erabakimena dugu”. Eta akordioa Euskadirentzat ona bada “EAJk babestu egingo du erabaki horrek koste politikoa izan arren. Horretarako bozkatu gintuzten ekainean 300.000 euskal herritarrek: beren interesak defenda genitzan; eta hori da Euskadi defendatzea. Batzuek pankartaren atzean jarraitzen duten bitartean, beste batzuk inplikatzen gara, busti egiten gara, konprometitu egiten gara” gaineratu du.

Bizkaiko jeltzaleen buruak adierazi duenez “hitz egiteko gaitasuna ez da ezer berria EAJ-PNVrentzat” eta Agirre Lehendakariaren figura berriz goraipatu du. “Agirre denekin iritsi zen akordioetara, Euskadirentzat ona zela ulertu zuelako. Ona bere ongizateari begira, ona hezkuntzari eta  eta bere etorkizunari begira….. Goiburu hori da EAJ-PNVren jarduna gidatzen duena, hitzez-hitz egin ere” eta erakundeetan ezberdinen arteko itunak lortzeak duen garrantzia azpimarratu du, “akordioak irizpide bakarrarekin: euskal herritarrontzat onena den guztia Euskadira ekartzea”. Burukide jeltzalearen esanetan "negoziatzeko gaitasun hori izan da  Euskadirentzako albiste onak ekartzen lagundu diguna”. Hala adierazi du Sustapen Ministerioarekin lortutako konpromisoa Abiadura Handiko Trenaren lanak amaitzeko, EAEko hiriburuetarako sarbideak barne; Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikitzeko akordioa, Ezkerraldean eta Meatzaldean 200.000tik gorako pertsonen bizimodua hobetuko duena, edo Ertzaintzaren berezitasuna aitortzea lortu izana “agente berrien bidez Euskal hiritargoaren segurtasuna bermatzeko”. 

Andoniren Bideobloga

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/21 12:30

Itxaso Atutxa

   Onda Cero 

2017/11/22 08:30

Itxaso Atutxa

   Bizkaia Irratia 

2017/11/24 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr