Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Elgoibarren ospatu den EGI egunean baieztatu duenez “Orain Ezker Abertzaleak erabakitzeko eskubideari buruzko lezioak eman nahi dizkigu. Azkena!. EAJren ADNan dagoen aldarriari buruzko lezioak eman nahi dizkigu. XIX. mendetik hona eskatzen ari garen eskubidea, eta aste honetan bertan Madrilek berriz ukatu duena. Oraingo honetan Catalunyari. Espainiako Gobernuak,PPk, baina baita PSOEk eta PSEko diputatuek ere, bizkarra eman diote demokraziari. Ba al dakizue zergatik? Rajoy eta Rubalcabak demokraziari beldurra diotelako. Beldurra diote euskal nazioak, Catalunyak edo Galizak askatasunez erabakitzeari”.
Ortuzarrek haserre galdetu die bertaratuei “horren aurrean, zer egin dezakegu? “ eta zera erantzun du “demokrazia zaintzea baino ez zaigu geratzen. EAJk demokrazian sinesten du. Datorren urtean 120 urte beteko ditugu demokraziaren zerbitzura eta demokraziaren defentsan. Denek ezin dute hori esan, ez hemen ez han. Eta, demokrazia gehiago eskatuko dugu arazo politikoak konpontzeko. Elkarrizketa gehiago eta handinahi gutxiago, akordio gehiago eta zapalkuntza gutxiago, ulermen gehiago eta inposaketa gutxiago. Zergatik ezin da hemen eginm Eskozian eta Kanadan egin daitekeena? Batzuk espainiar nazionalista badira, zergatik ezin gaitezke besteok euskal, galizar edo catalunyar nazionalista izan?Ba al dakizue zergatik? Rajoyk eta Rubalcabak demokraziari beldurra diotelako. Beldurra diote euskal nazioak, Catalunyak eta Galizak askatasunez erabakitzeari. EAJk demokrazia exijitzen du. Besterik ez. Baina, hori baino gutxiago ere ez. Demokrazia. Hitz egin dezala herriak” gaineratu du jeltzaleen buruak Elgoibarren EAJ-PNVren gazte erakundeak ospatu duen EGI egunean bildu diren gazte abertzaleen aurrean.
Izaskun Bilbao EAJ-PNVren oraingo euro-legebiltzarkide eta Europar Parlamenturako hautagai jeltzaleak hurrengo hauteskundeen garrantzia azpimarratu nahi izan du “Hauteskunde hauek Gazte Bermea inbertsio jotzen dugunok irabazi behar ditugu. Horregatik egin dugu hezkuntzaren aldeko apustu sendoa. Estatuko bataz bestekoaren erditik beherako eskola porrota dugu eta espezialitate tekniko-zientifikoetako tituludunen kopururik handiena. Hori dela eta, diseinatu egin ditugu ekimen hori martxan jartzeko neurriak. Eta horregatik ere, Europatik Gazte Bermea finantzatzeko sei milioiak bikoizteko apustua egingo dugu. Dakizuenaren aldeko apustua egitea, egin ahal duzuenaren eta egiteko prest zaudetenaren aldeko apustua egitea baita ekonomia errealaren aldeko apustua egitea”.
Amaitzeko, Asier Atorrasagasti EGIkideak hartu du hitza EGIren biziraupen luzea “erraz azaltzen“ dela esateko. “Herri honen historia idazteko orduan, EGIk beti izan du oso argi zein den ideiak eta idealak defendatzeko momentuan izan behar duen jarrera.Oso argi izan dugu defendatu behar genuena eta nola defendatu behar genuen. Gure tresnak izan dira hitzak eta ekintzak. Gure historia liburuetan idazten jakin dugu. Eta, hori da ,hain zuzen, ezberdin egiten gaituena; gure Herriaren historia idazten jakin dugun bitartean, beste batzuk zirriborroz betetzera mugatu dira eta, are okerragoa dena, tinta gorriz idatzi duten batzuk ere egon dira”.
Andoni Ortuzarren ahots kortea