Andoni Ortuzar Euskadiko Osasun Itunaren lehen bilera amaitutakoan: "Baikor atera naiz eta ondo ateratzea espero dut"

Euzkadi Buru Batzarraren presidentea gaur goizean izan da Imanol Pradales Lehendakaria buru izan duen lehen lan-mahai honetan, bertan parte hartu dutelarik Euskadiko eragile sozial eta politiko nagusiek, sindikatu eta osasun arloko ordezkariek, osasun sistemaren inguruko ikuskera integral baten inguruan egungo eta etorkizunerako politikak eta programak egituratzera begira

Andoni Ortuzar Euskadiko Osasun Itunaren lehen bilera amaitutakoan: 05Irailak
2024
2024 IrailaK 05 |
EBB

PARTEKATU

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidentea baikor agertu da gaur Euskadiko Osasun Itunaren lehen bileran izan ondoren. Imanol Pradales Lehendakaria izan da bilera burua eta Bizkaia Aretoan egin da, Bilbon. Lan-mahai honen xedea da osasun sistemaren ikuskera integral eta oso baten inguruko politikak eta programak egituratzea, sistemaren oraina eta etorkizuna aintzat hartuz. Bilera amaitutakoan Ortuzarrek hedabideen aurrean adierazi duenez “EAJ-PNVren aldetik geure egiten dugu Lehendakariak berak, Osasun sailburu Alberto Martinezek eta Javier Meana idazkari teknikoak egin duten planteamendua, Euskadiko Osasun Itun honek garapen ona izan dezan, ezagutu ditugun edukietan eta, batez ere, metodologian, zentzuzko epe baten barruan ondo atera dadin”.

Lan-mahai honetan ordezkatuta egon dira Euskadiko eragile sozial eta politiko nagusiek, sindikatuetako eta osasun arloko ordezkariek, eta EBBren buruak nabarmendu duenez “hain eragile ezberdin eta askotarikoak izanik, bat egin dugu gai honek osasunarentzat eta euskal gizartearentzat duen garrantzian”. Amaitzeko, Ortuzarrek azpimarratu duenez “ezinbesteko dugu denon artean diagnostiko bat egitea, horretara dedikatu baikara gaurko bileran, eta berdin egingo dugu hurrengo asteotan, ekintzara igaro baino lehen”.

Interesatu Zaitez