Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/02/17

Andoni Ortuzar: “Gizarte askerik ez da egongo gizabanakoek askatasunez erabakitzeko aukerarik ez badute"

Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Santa Cruz de Tenerifen eskaini duen hitzaldian azaldu ditu Euskadin krisia atzean uzteko hasi duen ibilbidea eta EAJ-PNVk Espainiar estatuan ematen ari den lurralde ereduari buzuzko ezbaian defendatzen duen jarrera

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek "Euskadi eta Kanariak, Espainiar estatuko bidegurutzean" izenburuko hitzaldia eskaini du Tenerifeko Occidental Santa Cruz Contemporaneo hotelean jendez bete den aretoan. Jeltzaleen buruak hitzaldian azaldu ditu berak zuzentzen duen alderdi politikoak Euskadin nagusitasun politikoa finkatzera eraman duten urratsak eta EAJ-PNVk krisia atzean uzteko eta ongizate eta gizarte kohesio maila altuari eutsi ahal izateko markatu dituen gidalerroak . Hitzaldia entzuten egon dira,besteak beste, Kanarietako presidente Fernando Clavijo, Coalición Canaria alderdiko idazkari nagusi Jose Miguel Barragán; Narvay Quintero, Kanarietako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Ur gaietarako kontseilaria; EBBko idazkari Mireia Zarate eta Joseba Aurrekoetxea, Antolakuntza alorreko burukidea.

“Boterea Euskadin EAJren eskuetan dago,eta hori zalantzarik gabe erantzukizun handia da bizi dugun une politiko eta ekonomiko konplexu honetan" azaldu du Ortuzarrek. "Eusko Jaurlaritzara itzuli ondoren, Euskadin hazkunde bidean aurrera egiteko proposatu genituen hiru erronka handien abiapuntua izan zen krisi ekonomikoa gizarte kohesioaren bidez gainditzea, gure erabaki ekonomikoen jabe izan behar genuelako. Krisialdi egoeratik denok batera irten behar genuen. Gizarte askerik ez da egongo gizabanakoek askatasunez erabakitzeko aukerarik ez badute”. Bigarren erronka izan da ETAren jardun terrorista eta 50 urteko mina atzean uztea, "konplexua da eta izaten ari da, orban asko utzi dituelako, osatu gabe dauden zauri asko" esan du Ortuzarrek. Eta autogobernua, asmo gorena den aldetik, Euzko Alderdi Jeltzaleak duen hirugarren erronka da. "Euskal nazioaren alderdia gara. Harro gaude gure autogobernuaz. Estatu baten itxura dugu baina Estatu izan gabe" aitortu du jeltzaleen buruak . Dena dela, prozesu honek era berean behar du " euskal herritarrak batuko gaituen testu bat, abertzale izan zein ez, inolako betorik gabe".

EBBko presidenteak kanarietako politikan euskal politikan dauden elementu batzuk antzeman ditu " Kanariar Irlek ere egiteko hori izan dezakete Espainiar estatua une honetan aurkitzen den bidegurutze horretan. Ikusi behar dugu Coalición Canariak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak elkarrekin ekarpenik egin dezakegun, gure begira ote dauden eta kasu egingo ote diguten Espainiar Estatua berriz definitzeko prozesuan, gaur egun estatu hori krisi ekonomiko,politiko eta moralean aurkitzen baita". Lurralde ereduari dagokionez eta konstituzioaren balizko aldarazpena egitekotan, jeltzaleen buruak zera baieztatu du "baldintza bakarra jartzen dugu: errespeta gaitzatela, eztabaida politikotik at utz ez gaitzatela. Prozesu bat behar dugu Espainiako etorkizunean adostasuna jar dezagun. Utzi behar digutena da norbanako gisa eta talde gisa garatu ahal izatea ”. Zentzu berean, Ortuzarrek baieztatu duenez "gure nazioa aitortzea ez da Espainiar estatuaren ukapenean oinarritu behar". Eta aurrera egiteko orduan funtsezko jo du " inor ez baztertzea: denok egon behar dugu eztabaida horretan zeruan mugarik jarri gabe. Eta horretarako, lortuko diren adostasunek iraunkor eta bermatzaile izan beharko dute”.

Andoniren Bideobloga

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/21 12:30

Itxaso Atutxa

   Onda Cero 

2017/11/22 08:30

Itxaso Atutxa

   Bizkaia Irratia 

2017/11/24 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr