Prentsa Aretoa

Berriak

2018/02/10

Andoni ‘The Boss‘ Springsteen, Itxakira eta Isadele, BTV Awards sarietako izar handiak

2018 urtean zehar Euskadik nazioarte mailan ezagutuko duen proiekzio ikusgarria izan da gaurko gai nagusia EAJ-PNVk Inauterietan musika eta umorea uztartuz egin ohi duen ikuskizunean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“We are on the top, Euskadi Bai!
Los MTV, el Zinemaldi,
saltos Red Bull, BBK Live.
A San Fermín hemos de ir
y a la Capital más Green.
Euskadi bai!
¡Euskadi es guay!”

Gloria Gaynor handiaren ‘I will survive´ abesti ezagunaren doinuarekin, jaialdian parte hartu duten artista guztiek, elkarrekin, amaiera alai eta umoretsua eman diote BTV (Basque Television) Awards sariak banatzeko galari. Mundu mailako MTV sarietarako bezperetan kokatzen den ekitaldi hau da Euskadik 2018 urtean ezagutuko duen proiekzio ikusgarriaren aurrekaria. Gure herriak turismoa erakartzeko daukan potentzial handiari gehitzen zaio orain hurrengo hilabeteotan gure herrialdean nazioarte mailako ikuskizun eta ekitaldi handiak egingo direla (batzuk berriak eta beste batzuek ibilbide luze eta arrakastatsua egin dutenak). EAJ-PNVk Inauterietan egin ohi duen ikuskizun honetan Euskadiren proiekzioa ospatu nahi izan du 300 pertsona hartu dituen ekitaldian, eguraldi txarragatik, aurten, Sabin Etxe barruan egin dena.

Hiru izan dira nazioarte mailako izarrez bete den galako saritu handiak: Andoni `The Boss’ Springsteen (Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea); Itxakira (Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea) eta Isadele (Isabel Sánchez Robles, Gizarte Ekintzako Foru Diputatua. Sarietarako nominatuen artean ere zeuden Lady Gagate (Mireia Zarate, EBBko idazkaria), Aiarzin Bieber (Jon Aiarza, legebiltzarkide jeltzalea) eta Iturraskak (Iñigo Iturrate, Eusko Legebiltzarreko talde jeltzalearen bozeramailea) eta Mario Anarizok (Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea) osatutako bikotea.

Ezagutzera eman den lehen saria izan da 2018ko Artista Onenarena, finalistak Isadele eta Iturraskak eta Mario Anarizok osatutako bikote ezaguna izan dira. Deliberazio zail eta luzearen ondoren, epaimahaiak abeslari euskal-ingelesari eman dio saria eta honek, mikrofonoa eskuan, zuzenean eta jendaurrean erakutsi du epaimahaiak hartutako erabakiaren arrazoia. ‘Rolling in the Deep’ abestiaren bertsio harrigarriarekin, Isadelek euskal gizarteak lan egiteko duen gaitasuna eta bere ekimena azpimarratu ditu. Erakundeen eta herritarren ahalegin eta esfortzuari esker, hurrengo hilabeteotan, nazioarte mailako ekitaldiak eta bisitariak izango dituela gogoan: “Euskadi beti topean. The Basque Country munduan: el rugby, los MTV Awards, el Jazzaldi o en la Green Capital. Las vascas estamos en el ‘top’; un vasco, es el mejor anfitrión. We´re working ‘codo a codo’ ta gogor”, abestu du.

Hurrengo saria izan da urteko Abesti Onenarentzat. Nominatuak ziren Itxakira ‘La bicicleta’ izenburuko abestiarekin, eta Aiarzin Bieber `Sorry´ tituluko singlearekin. Artista biak zain egon dira Joseina Etxebarria irratiko izarrak, galako aurkezle gisa, epaimahaiaren erabakia eman duen arte: “¡Itxakira!”. Finalista biek elkarri besarkada bero eta hunkitua eman ondoren eta une oro bere bizikleta eskuan, Deuston jaio zen Kolonbiako abeslariak emanaldi bikaina eskaini die zaleei. “Bost urte duela, Bizkai Buru Batzarraen arduran nago. Euskadi aske bat hori da nire asmoa  hori dut nahiago. Soy ‘peneuvera’, no es complicado, ya desde txiki lo pregono en todos lados. He ido al Alderdi y me he mojado por el partido de Sabino que me gusta a mí, por el que sueño y al que quiero tanto, desde Hondarribia hasta Oion y Roca Dragón, mola mogollón. Desde Deusto hasta Zeberio fui, entré al batzoki, no me arrepentí”.

Sabin Etxea Arena gainezka eta publikoa sutan, arratsalde osoan itxaron dugun sari nagusiaren momentua heldu da: Ibilbide Profesionalaren Onenaren saria: “Lady Gagate, sariketa honetan, saltsa honetako nagusiaren kontra lehiatu da gaur, “Andoni `The Boss´Springsteen”. Algarak eta txalo zaparrada handiak eragin ditu iragarpenak. Kirioak agerian eta etxera BTV bat eramateak zer dakarren jakinik, hautagaiek danbor-arrak amaitu arte itxaron behar izan dute sariaren irabazlea nor izango zen jakiteko: “Andoni ‘The Boss’ Springsteen”, oihu egin du aurkezleak hunkiturik. Taula gaineko guztien zorionak eta publikoaren txalo eta bibak jaso ondoren, txapeldun berriak mikrofonoa hartu eta bere abestirik ezagunena eskaini dio publikoari: ‘Born en el PNV’, zeinetan meatzaldeko hastapenaak eta Alderdiarekin eta Euskadirekin hartu zuen konpromisoaren kontakizuna egiten baituen. “Nacido en San Fuentes ‘town’, la zona minera mi carisma ha ‘forjau’. Yo tuve melena y un cuerpo ‘estilizau’, luego fui al batzoki y buena tripa he ‘sacau’. Born in the ‘peneuvé’ (I was…), Born in the Basque Country (I was…). Sabin Etxean egiten dot lan, bostgarren pisuan nire bulegoa. Ikurriña bat dut lehio aurrean, harek ematen dit libre izateko asmoa. La pala no se me da mal, arreglar los marrones me suele tocar. Con Arnaldo, Alfonso, Lander e Idoia, un nuevo autogobierno quiero yo pactar”.

BTV Awards galaren amaiera “on the top” iritsi da. Artista sarituek, nominatuek eta bertatatuek, elkarrekin, ‘Euskady es guay’ abestia interpretatu dute, beren-beregi gaurko ospakizunerako konposatua izan dena. Abestiaren letrak argi uzten duenez “we are basque… guztiz harro. Euskal Herrian egoten gara beti poz”. Eta horrela, amaierako “la, lala, la la” abestuaz, bukaera eman zaio aurtengo BTV Awards sarien galari, aldi berean, Euskadik hurrengo hilabeteotan aurre egin beharko dion 2018 urte ikusgarriari hasiera emanaz.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/06/25 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-La noche en 24 h. 

2018/06/27 09:20

Itxaso Atutxa

   Info 7 

2018/06/29 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA