Prentsa Aretoa

Berriak

2018/02/21

Amorebieta-Etxanok genero ikuspegia txertatuko du HAPO berrian

Herritar guztiek izango dute inkestak erantzuteko aukera eta martxoaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira

rss Ezagutzera eman
Amorebieta-Etxanok genero ikuspegia txertatuko du HAPO berrian

ARGAZKIA JAITSI

Amorebieta-Etxanoko Udalak genero ikuspegia txertatuko du Hiri Antolamendurako Plan Orokor berrian. Horretarako, Udalak herritarren parte-hartze prozesu bat martxan jarriko du. Zornotzarrek galdetegi bati erantzun ahal izango diote eta elkarrizketak ere egingo dira, taldeka zein norbanakoei. Guzti honek herrian izan daitezkeen arazo, beharrizan eta irtenbide posibleei buruzko informazioa emango du.

Etorkizunean herriak izango duen hiri antolamendua zehaztea oso lan teknikoa da eta bertan jasotzen dira bai lege arloko kontuak eta baita hainbat sektore plan ere.

Era berean, bestelakoak ere kontuan izan behar dira, esaterako desgaitasunen bat dutenak (mugikortasun urria, itsuak, etab.), menpekoak, adin nagusiak, umeak, etab. hiria diseinatu eta zehazterakoan eta guzti hori genero ikuspuntua abiapuntu hartuta. Honi “hirigintza inklusiboa” deitzen zaio. Hiria aztertu eta proiektatzeko modua zabaltzen duen ikuspegi bat da azken batean.

Inkesta herritar guztien eskura egongo da eta hainbat gai landuko dira, esaterako, segurtasuna, mugikortasuna, ekipamenduak, zerbitzuak edota irisgarritasuna. Inkestak ondokoetan eskuratu ahal izango dira:

- Udaletxean, Bulego Teknikoan (herriko plaza), Zelaieta Zentroan eta Nafarroa Zentroan.
- Udalaren web orrian: https://www.amorebieta-etxano.eus/HAPO/Galdetegia

Inkestak aurkezteko azken eguna martxoaren 16a izango da eta Bulego Teknikoan aurkeztu ahal izango dira. Inkestaz gain, herriko hainbat elkarterekin hitz egingo da eta zeinbat emakumerekin ere bai. 

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Amorebieta-Etxanoko etorkizuna zehazteko oinarrizko tresna da. Horregatik ekarpen guztiak beharrezkoak izango dira bizi-kalitatea hobetu eta zornotzarren arteko berdintasuna sustatzeko.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/09/25 11:00

Itxaso Atutxa

   Bilboko Herri Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA