Aitor Estebanen ustetan, erregearekin harreman erronda berriaren ondoren “ez da gobernurik” eratuko

Felipe VI.arekin izango duen hirugarren bileraren bezperan, Kongresuko bozeramaile jeltzaleak esan du ez duela “ezustekorik” espero, eta hauteskunde berriak aurreikusten dituela

Aitor Estebanen ustetan, erregearekin harreman erronda berriaren ondoren “ez da gobernurik” eratuko 24Apirilak
2016
2016 ApirilaK 24 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Getxoko EAJ-PNVk Agirre Lehendakaria omentzeko urtero antolatu ohi duen ekitaldiaren barruan, Kongresuko bozeramaile jeltzale Aitor Estebanek zera adierazi die bertaratuei “ez dugu gidoitik kanpoko ezer gertatzerik espero” Felipe VI.ak bihar Zarzuela jauregian hasiko duen harreman erronda berria amaitutakoan. “Ez daukagu itxaropen handirik datorren astean gobernua eratzearen inguruan”, “batzuen eta besteen artean” edozein akordiorako aukera guztiak ezabatu dituztelako. Ondorioz “beste hauteskunde batzuetarantz abiatzen garela esan dezakegu” esan du, hurrengo hauteskundearen buruan “gaurko egoera berriz ez ematea” espero duela adieraziz.

Argudiatu duenez, hauxe ikusten da beste alderdi politiko batzuek aspaldiko partez erakutsi izan duten jokamoldean, “hasiera batetik beren buruari jarritako balizko marra gorriez hitz egin zuten” eta “besteak akordio batetara iritsi ahal izatea baino ez dute eragotzi”. Estebanen iritziz, gobernua eratzeko orduan “ohitura falta izan da eta beldur handia egon da alderdi politiko batzuen aldetik”. “Tamaina honetako negoziaketa batean, zeinetan amore eman behar den, gobernua osatzeko konpromisoa hartu behar den -koaliziokoa, agian- eta etengabe gauzak negoziatu behar diren, talde batzuek bertigoa sentitu izan dute” deitoratu du.

“Gure aldetik, egin ahal genuen guztia egin dugu” esan du bozeramaile jeltzaleak. “Lehenengo eta behin, nolabaiteko nukleoa osatzea behar genuen, gure sei eserlekurekin jokoan sartu ahal izateko” eta “beste alderdien arteko negoziaketak txarto joan direnean, guri laguntzea eskatu digutenean, lagundu egin dugu interesa bageneukalako gobernua eratzerik egon zedin” gogoratu du. Baina PSOE eta Ciudadanos taldeen artean adostu zuten akordioa “zentralista” zen eta “zentzurik ez zuten gauzak aipatzen ziren”, eta horrek eragotzi du EAJ-PNVk eta alderdi abertzaleak “akordio horretan parte hartzea” eta “ dena zailago egin izan dute” kritikatu du.

EAJ-PNVk bihar erregearekin izango duen bilerari buruz, Estebanek bakarrik adierazi du bien ikuskeraren arteko elkar trukatzea baino ez dela izango eta ildo beretik gaineratu duenez “egoera ikusten dugun moduan eta batzuekin eta besteekin izandako harremanen ondoren eta heltzen zaidan informazioaren arabera, datuek ez dute planteatzen gobernua eratzeko alternatibarik egon daitekeelako zantzurik”. 

Interesatu Zaitez