Aitor Estebanek txalotu egin du segurtasun indarren arteko elkarlana Bartzelona eta Cambrilseko atentatuen kudeaketan

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak EAJ-PNV ordezkatu du Yihadismoaren kontrako Paktuaren bileran. EAJ bertara begirale gisa joan da.

Aitor Estebanek txalotu egin du segurtasun indarren arteko elkarlana Bartzelona eta Cambrilseko atentatuen kudeaketan 21Abuztuak
2017
2017 AbuztuaK 21 |
EBB

PARTEKATU

Aitor Esteban, Euskal Taldearen bozeramailea Kongresuan, EAJ-PNV ordezkatu du gaur goizean Barne Ministerioren egoitzan burutu den Yihadismoaren kontrako Paktuaren bileran. Bertara begirale gisa hurreratu da eta bileraren ostean, Estebanek lehenik eta behin adierazi nahi izan du “elkartasun osoa Bartzelona eta Kataluniar herriari” eta ondoren, “terrorismoari aurre egiteko gure lankidetza guztia” izango dutela gaineratu du.

Esteban zoriondu egin da “hainbeste biktima sortarazi dituen egoera hain latzen barruan” elkar lankidetza eta segurtasun indar desberdinen arteko koordinazioa eraginkorra izan delako. “Mosso d´Esquadra bezalako berezko polizia inbestigazio lanak eraman ahal izatea errespetatu egin da, izan ere, beraiena da ardura eta konpetentzia”. Estebanek azpimarratu du baita “egoera honetan, behingoz, Ertzaintzak eta Mosso-ak sarbide zuzena izatea Europan daueden yihadisten sareetako informazioetara” ahalbideratu duela EAJ begirale gisa izatea gaurko bilera honetan. Estebanen aburuz, Euzko Alderdi Jeltzalea Gobernu zentralarekin adostu zuen aurrekontu akordioari esker “Ertzaintzak datu hauetara sarbide izan du. Koordinazio eta informazio hori jarraitzea eta hoberantz joatea espero dugu hurrengo urteetan”.

Buruzagi jeltzaleak argi utzi du EAJ-PNVk ezin duela Yihadismoaren kontrako Akordioa bere osotasunean onartu arrazoi askorengatik. “Akordioan eskatzen diren Kode Penalaren baitako zenbait aldaketa ez ditugu onartzen, hala nola, kartzelaratze iraunkorraren berrikuspena”. “Akordioaren idazlan bera ere ezin dugu onartu, izan ere, 2000 urtean Rajoy eta Zapateroren artean sinatu zen akordioa gehiagotan erabiltzen du EAJ-PNV siglak, ETA beraren siglak baino, eta inolaz ere onerako”. Estebanek gaineratu duenez, ez daki zer gertatuko den etorkizunean, hots, alderdi politiko guztiek akordio berri bat onartzeko gai izango diren baina hori ez da oztopo izango “EAJ-PNVk bere lankidetza osoa eskaintzeko eta terrorismoarekin bukatzeko posible duen guztia egiteko”.

Interesatu Zaitez