Prentsa Aretoa

Berriak

2017/07/07

Aitor Estebanek Konstituzioaren 8. eta 155. artikuluak ezabatzea aldezten du

RNE irratiari eskainitako elkarrizketan, bozeramaile jeltzaleak garrantzi politikoa kendu dio Gastu Mugari, eta zentzu horretan esan du behin betiko jarrera alderdiko exekutibak hartuko duela baina “akordioetara iristeko aukerak” egotea espero duela esan du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak baieztatu duenez “Konstituziotik 155. artikulua ezabatu beharko litzateke“, bere ustetan “ezeren konponbidea ez delako”. Zentzu berean ohartarazi duenez “artikulu hori aplikatzeak EAJ-PNV Espainiako Gobernuaren eta PPren aurka jarriko luke” baina gaineratu duenez “susmoa dut PP ez dela horretaz pentsatzen ari”. Estebanek era berean aldeztu du Konstituziotik 8. Artikulua ezabatzea “desegoki” jotzen duelako. Duela egun batzuk Defentsa Ministro andreak esan zuen 8. artikuluak ezartzen duela ejertzitoa dela Espainiar Estatuaren batasunaren bermatzailea.

RNEri eskainitako elkarrizketan, aurrekontuei buruzko balizko negoziaketaz galdetuta, Aitor Estebanek azpimarratu du espetxe politika eta presoak hurbiltzeko gaia ez direla “mahai gainean egongo, 2017ko Aurrekontuen negoziaketetan egon ez ziren bezala”. Dena dela, Estebanek Espainiako Gobernuari eskatu dio “beste garai batzuetan gaudela ulertzea eta legeria aldatu gabe ere legea beste presoei aplikatzen zaien era berean aplikatu ahal dela. Ez ETAko presoei inolako abantailarik emateko,baizik eta espetxe legeria era berdintzailean aplika dadila, eta hori da epaileek lehenagotik egin duten zerbait”. “Espainiako Gobernuak ere Eusko Jaurlaritzak arlo honetan egiten dizkion proposamenak aintzat hartzea nahiko nuke” azaldu du.

Amaitzeko, EAJ-PNVk datorren asteko osoko bilkuran eztabaidatuko den Gastu Mugaren aurrean EAJ-PNVk defendatuko duen jarreraz galdetuta, Aitor Estebanek neurriari garrantzi politikoa kendu dio eta aurretiazko neurri teknikoa dela esan du, Espainiako Gobernuak Aurrekontuak egin ahal izan ditzan. Zentzu honetan, bozeramaile jeltzaleak baieztatu du garrantzitsuena dela “sarreren kalkulua ondo egina egotea” eta hori dela baloratzen den gauza bat, eta, horrez gain “Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, aldebitasunez, defizit helburua ados dezatela”. Behin betiko erabakia EA-PNVren EBBk hartuko du baina Estebanek iragarri du “gaia bideratzeko aukerak“ egon daitezkeela.

 

Andoniren Bideobloga

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/21 12:30

Itxaso Atutxa

   Onda Cero 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr