Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/02/16

Aitor Estebanek konfirmatu du Montororekin egindako bilera "aurrekontuen egoera orokorra aurkezteko lehen kontaktua" izan zela

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez "gure aldetik ez zen planteamendurik edo aldarririk egin" eta baieztatu duenez "datu zehatzagoak noiz iritsiko zain gaude".

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, reunión, montoro, hacienda, pr

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzale Aitor Estebanek gaur baieztatu du atzo Idoia Sagastizabal diputatu jeltzalearekin batera Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministroarekin izan zuen bilera "lehen kontaktua" izan zela eta "Gobernuak aurrekontuei begira aurreikusten duen egoera" azaldu zitzaiela.

Kongresuko korridorean hedabideei eginiko adierazpenetan, Estebanek berriz esan du "datu orokor batzuk" azaldu zitzaizkiela eta "gure aldetik ez genuen planteamendu alternatiborik edo aldarrikapenik egin" . “Bilerara deitu gintuzten eta gu entzutera joan ginen, eta orain datu zehatzak noiz bidaliko dizkiguten zain gaude. Datu horiek jasotzen ditugunean egoera aztertuko dugu eta ikusiko dugu aurrera egiteko aukerarik ote dagoen,baina une honetan ez gaude ezertan ere ez" esan du.

Bozeramaile jeltzaleak zehaztu duenez, "panorama orokorra azaltzeaz" gain Cristobal Montoro Ministroak, bilerara José Enrique Fernández de Moya Ogasuneko Estatu Idazkariarekin eta Alberto Nadal Aurrekontu eta Gastuetarako Idazkariarekin joan zenak, ordezkari jeltzaleei iragarri zien Exekutibo zentralak esku artean duen "egutegia", baina ez du zehaztasunik eman nahi izan. "Ministerioari dagokio aurrekontuetarako egutegiaz informatzea" azaldu du.

Amaitzeko, Estebanek gogoratu du Euzko Abertzaleak taldeko Diputatuek "ordezkatzen ditugun herritarren interesak eta ongizatea" aldeztuko dutela. "Betidanik, gure asmorik onenarekin egin duguna egingo dugu,hau da, akordio logiko eta zentzudunak lortzeko egon daitezkeen aukerak arakatuko ditugu eta guk ordezkatzen ditugunontzako onuragarriak izatea bilatuko dugu".

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/24 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

2017/11/24 12:00

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko Adierazpenaren irakurketa

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Mireia Zarate EBBko idazkariak eta EAJ-PNVko legebiltzarkide Maialen Gurrutxaga, Rakel Molina  eta Gorka Álvarezek  Euskadi Buru Batzarrak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren kariaz  prestatu duten adierazpena irakurriko dute.

Irakurketa EAJ-PNVren Bilboko egoitzaren aurrean egingo da, Pedro Ibarretxe kalean.

   Sabin Etxea aurrean. Pedro Ibarretxe Kalea 

2017/11/24 19:00

Euzko Gaztedik bere VII. Bilera Nagusia egingo du asteburuan Zarautzen

EGIren VII. Bilera Nagusia ostiralean, 19:00etan Zarauzko Antoniano Ikastetxean egingo den ekitaldi politikoarekin hasiko da. Bertan hitz egingo dute Ainhoa Usandizaga EGikideak eta EBBko presidente Andoni Ortuzarrek.

   Antoniano Ikastetxea. Zarautz  

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr