Aitor Estebanek esan du gaur egungo blokeoa datorrela “adosteko kultura faltagatik”, eta kritikatu duenez “batzuek eta besteek EAJren izena erabili dute beren posizioak hobetzeko”

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Kongresuko talde jeltzaleko bozeramaileak berretsi du EAJ-PNVren borondatea dela “Gobernua egon dadila”, eta PSOEri eta Podemosi eskatu die “onartezin egingo zaizkigun marrarik” izango ez duen egitasmoa lantzea
12 Uztaila | Kongresua

OHARRA: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Arazo nagusiena da Estatu mailan adosteko kulturarik ez dutela. Ikaragarri  egiten zaie boterea banatu beharra, ez daude ohituta gutxiengo egoeran Legealdirako akordioak adostu behar izatera”. Hori da Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak,  Espainian ematen ari den blokeo egoeraz egiten duen analisia Diputatuen Kongresuan inbestidura saioa egitetik 11 egun falta direla. 

Radio Euskadiri egin dioten elkarrizketan baieztatu duenez “Gobernu bat eratzerako orduan karguen aukeraketarekin hastea oso gauza konplikatua da” eta iragarri duenez “ez dugu bat ere gustuko batzuek eta besteek EAJren izena erabiltzea bestearen aurrean posizioak hobetzeko, presio egiteko”. Zentzu berean deitoratu du PSOEk eta Podemosek elkarrizketak publiko egin izana “gaindituko ez zituzten marrak ezarriz”, bere esanetan “hori dena berriro bideratzeak denbora eta esfortzua eskatzen dituelako eta behar bada aporen bat jan beharko dutelako akordio batetara heldu nahi badute”.

Estebanek berretsi du gaur egungo egoera politikoan EAJ-PNVren borondatea dela “Gobernua eta nolabaiteko egonkortasun instituzionala” egotea, eta PSOEri eta Podemosi eskatu ondoren negoziaketei heltzea “Nafarroan edo Euskadin bezala, egitasmotik hasita”, era berean erreklamatu du “onartezin egingo zaizkigun marra gorririk ez jartzea”.

Bozeramaile jeltzaleak azaldu ditu balizko egitasmo horretan EAJ-PNVk garrantzizko joko lituzkeen hainbat alderdi,esate baterako politika energetikoa automozio sektorean, “Euskadin oso sektore sentsiblea dena”. Horregatik PSOErekin “harremanak” dituztela aitortu ondoren, Estebanek elkarrizketa eskatu du PSOEk eta Podemosek prozesu honetan aurrera egin ondoren “helburu edo lerro nagusietatik harago, akordio horien letra txikia ikusteko eta joera zentralizatzaileak saihesteko”. “Alderdi askoren arteko akordioa baldin bada, lerro batzuk daude gainditu ezin direnak akordioa ezinezko ez bihurtzeko”, laburbildu du.

Amaitzeko, elkarrizketan galdetu diotenean Konstituzioaren 99. artikuluaren aldarazpenaz, batzuek inbestidura ahalbidetzeko eskatzen dutenaz, Esteban aztertzeko prest agertu da baina era berean ohartarazi du “arazoa atzeratzea” litzatekeela “inbestidurarena egin ondoren, hilabete batzuen buruan Aurrekontuak etorriko liratekeelako. Beraz “traba eta inbutua aurrekontuei buruzko eztabaidan kokatuko lirateke”, iragarri du.

PARTEKATU