Prentsa Aretoa

Berriak

2017/07/26

Aitor Estebanek deitoratu duenez Rajoyren adierazpenak “ez du balio PPren finantzaketaren inguruko zalantzak argitzeko”

EAJ-PNVk azpimarratu du prozedura judiziala “errespetatzen” duela baina zentzu berean ohartarazi duenez “oso adi” egongo da erator daitezkeen erantzukizun politikoei dagokienez

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek deitoratu duenez Rajoyren adierazpenak “ez du balio PPren finantzaketaren inguruko zalantzak argitzeko”

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Estebanek gaur deitoratu duenez, Mariano Rajoyk `Gürtel´ auziko lekuko gisa egin dituen adierazpenek “ez dute balio Partido Popularraren ohiko finantzaketari eta hauteskunde kanpainei buruz dauden zalantzak eta alderdi ilunak argitzeko”. Estebanek baieztatu duenez Rajoyk “ez du lagundu Partido Popularraren finantzaketaren gainean dauden zalantzak ezabatzen“ eta horregatik eskatu du horiek denak “argitzea”.

Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailearen esanetan EAJ-PNVk errespetua erakutsi nahi dio  une honetan prozesuan dagoen prozedura judizialari, prozesu horretan argitu beharko baitira auzi honen inguruko erantzukizun juridiko eta penalak, baina argi utzi nahi izan duenez “ezin dugu ahaztu auziak bere kutsu politikoa duela”. Zentzu honetan, Estebanek ohartarazi du berak ordezkatzen duen alderdia “oso adi” egongo dela eta “oso zorrotza” izango dela justiziak Partido Popularraren finantzaketa irregular edo legez kanpokoa egon dela ikusten badu. “Horren arabera jardungo dugu” baieztatu du jeltzaleen bozeramaileak.

Amaitzeko, Estebanek “harrigarri” jo ditu Rajoyk gaur epailearen aurrean 1994 eta 2000 urte bitartean PPren kanpaina zuzendaria zen garaian hauteskunde kanpainen “alderdi ekonomikoa” ezagutzen ez zuela baieztatuz egin dituen adierazpenak.

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr