Aitor Esteban: “Poztu egiten gaitu Euskal Taldeak Mozal Legea aldarazteko aurkeztu zuen ekimena berriz ere eztabaidara eramango dela jakiteak, baina negoziaketak aurrera darraio”

Euskal Taldearen bozeramaileak adierazi du EAJ-PNVk izenpetu egingo duela Hiritarren Segurtasunerako Legea aldarazteko Lege Proposamena, bihar bertan erregistratuko dena, baina “zuzenketak aurkezteko eskubidea gordetzen dugu, autoritate-printzipioa babestu behar delako eta funtsezkoa delako ordena publikoa eta Polizia errespetatzeko”

Aitor Esteban: “Poztu egiten gaitu Euskal Taldeak Mozal Legea aldarazteko aurkeztu zuen ekimena berriz ere eztabaidara eramango dela jakiteak, baina negoziaketak aurrera darraio” 03Urriak
2024
2024 UrriaK 03 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Poztu egin gaitu Mozal Legea aldarazteko aurkeztutako ekimena berriz ere eztabaidatzea. 2017. urteaz geroztik bultzatu dugun ekimena da. Lege Proposamena izenpetuko dugu, baina negoziaketak aurrera darraio”. Horixe izan da Aitor Estebanek hedabideei luzatu dien mezu nagusia Espainiako Gobernuaren eta Bilduren artean EAJ-PNVk Mozal Legearen inguruan bultzatu duen ekimenaren inguruan adostu duten akordioa ezagututakoan. “Zuzenketak aurkezteko eskubidea gordetzen dugu”, “autoritate-printzipioa bete egin behar delako eta funtsezkoa delako ordena publikoa eta Polizia errespetatzeko”, azpimarratu du Euskal Taldearen bozeramaileak.

Estebanek gogora ekarri du gaur bertan ezagutzera eman den erreformak barne hartzen dituela 2023an Mozal Legearen erreformarako aldatzea adostu ziren 36 artikuluak, sasoi hartan Bilduk eta ERCk baztertutakoak: “Egia esan, hiritargoarentzat ehunka isun aurreztuko ziratekeen”. “Orain proposatzen dena funtsean da bere sasoian landu genuen akordioa eta EAJk aurkeztutako testua oinarritzat zuena. Poztu nau berriz ere ekimen hau eztabaidatu ahal izateak”, esan du “batzuk eslogan edo pankarta hutsean geratu ziren bitartean, beste batzuek lanean jarraitu genuen proposamen bat aurkezteko”.

Agerraldian, Euskal Taldearen bozeramaileak adierazi egin du zer pentsatu ere ez dakiela duela urte bete eta erdi desadostasuna eragin zuten lau artikuluen inguruan ezagutzera eman den akordioaz. Hain zuzen ere, Estebanen esanetan, bi dira “are azterketa xeheagoa” behar dutenak. Desobedientziari, autoritateari aurre  egiteari edo nork bere nortasuna ez emateari dagokionez, bozeramaile jeltzaleak ondorengoa nabarmendu du “autoritate-printzipioa bete egin behar da”, Bilduk eta Espainiako gobernuak zigorrak larri izatetik arin izatera igarotzea proposatzen duten bitartean.

Halaber, errespetu falta kontzeptuaren modifikazioaz, Euskal Taldeak proposatu zuen  jarrera zehatzetara mugatzea, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia baliatuz; hala ere, “berriz ere kontzeptu orokorretara itzuli da”. Zentzu berean, irainak eta kalumniak deitzera pasatzeaz gain “egin duen pertsonak damututa dagoela esaten badu, zigortzeko aukerak desagertu egiten dira. Arraro ematen du. Egun batean eta hurrengoan egin dezakezulako”, azaldu du bozeramaile jeltzaleak. “Uste dut puntu horiek are hausnarketa sakonagoa behar dutela”, azpimarratu du.

Gomazko pilotei dagokienez, Estebanek esan duenez “ez dugu eragozpenik” horiek ordezkatzeko planteamenduarekin, eta gogoa ekarri duenez “Ertzaintzak denbora darama ildo horretatik”. Mugan sarrera ukatzeari dagokionez, ondorengoa esan du Estebanek “proposatzen dena da Atzerritartasun legearen aldarazpenera bueltatzea”. “Ondo ikusten dugu Ceutan eta Melillan asilo bulegoak egotea”, amaitu du.

Interesatu Zaitez