Prentsa Aretoa

Berriak

Eusko Jaurlaritza

2018/09/08

Urkullu Lehendakariak Euskadiren izaera migratzailea gogora ekarri du Euskal Diasporaren Egunean

Euskal komunitateak kanpoan egindako lana aintzatetsi du Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskal Diasporaren Eguna dela-eta egin den ekitaldi instituzionalean

Eusko Jaurlaritza

2018/09/03

Euskadiko ekonomiaren joera positiboa azpimarratu du Lehendakariak eta enpleguaren kalitatean jarri du arreta

Lehendakariak azaldu duenez, Euskadiko ekonomiaren joera positiboa da eta horrek eramango luke langabezia-tasa % 10etik behera ezartzearen helburua betetzera. Hala ere, “zuhurtzia” eskatu du Lehendakariak, “kalitate hobeagoko enplegua” lortzea baita lehentasuna.

Eusko Jaurlaritza

2018/08/28

Gobernu Kontseilua: urte politiko berriko lehena Miramar Jauregian

Ohitura duen bezala, Eusko Jaurlaritzak, gaur, ikasturte politiko berriko bere lehen Gobernu Kontseilua Donostiako Miramar Jauregian egin du. Donostiako alkate Eneko Goiak, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendozak harrera egin diete Iñigo Urkullu lehendakariari eta sailburuei

Eusko Jaurlaritza

2018/07/06

Urkullu lehendakariaren ustez “denbora asko geratzen da akordioetara heltzeko” Autogobernuko Ponentzian

Iñigo Urkullu Lehendakariak azaldu duenez, Autogobernuko Ponentzia ezarritako epeak betetzen ari da eta oraindik “denbora asko geratzen da akordioetara heltzeko”

Eusko Jaurlaritza

2018/06/25

Urkullu Lehendakariak eta Sáchez Presidenteak egiteko dauden transferentziak aztertu eta negoziatzeko lantalde bat eratzea erabaki dute

Lehendakariak eta Sánchez presidenteak egindako bilerak bi gobernuen arteko “erakunde-harreman normalizatu” baterako ateak ireki ditu.

Eusko Jaurlaritza

2018/05/28

Urkullu Lehendakariak Makina Erremintaren Biurtekoa BIEMH - 2018 inauguratu du

Iñigo Urkullu lehendakaria Bilbao Exhibition Centerren izan da gaur goizez Makina Erremintaren Biurtekoa (bi urtean behin egiten da) inauguratzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du Biurtekoa ekonomiaren hazkunde orokorraren unean iritsi dela, bereziki industriari eta makina-erremintaren sektoreari dagokienez

Eusko Jaurlaritza

2018/05/04

Bizikidetzaren alde lanean jarraitzeko deia egin dute Barkosek eta Urkulluk

Bertizko jauregian egin dute agerraldia Iñigio Urkullu eta Uxue Barkos lehendakariek. ETAren amaierak tetsuinguru berria sortzen duela onartu dute, eta horrek, aldi berean, bide anitzak eskaintzen. "Gure erantzukizuna da oroimen kolektibo bat eraikitzea", zehaztu dute.

Eusko Jaurlaritza

2018/04/29

Lehendakariak Ginkgo Biloba itxaropena dakarren zuhaitzaren kimu bat landatzeko ekitaldian hartuko du parte

Iñigo Urkullu lehendakariak Itxaropena dakarren Ginkgo Biloba arbolaren kimua aldatzeko ekitaldian parte hartu du Gernikan, eta “munduko bakearen aldeko eta gerraren aurkako erabateko mezua” zabaldu nahi izan du. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Gernikako alkatea, José María Gorroño, eta Hiroshimakoa, Kazumi Matsui.

Eusko Jaurlaritza

2018/04/14

Eratu da “ADOS” Aholku Batzordea, Euskadiko erkidego islamikoekin lankidetzan jarduteko, eta Urkullu Lehendakariak ere bertan parte hartu du

Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela, eta Euskadiko erkidego islamikoetako pertsonek eratu dute, gaur goizean, “ADOS” Aholku Batzordea. Guztira, 16 eragilek jardungo dute lankidetzan bizikidetzaren alde lan egiten eta arrazismoari, xenofobiari, islamofobiari edo erlijioagatiko nazioarteko terrorismoari aurre egiten

Eusko Jaurlaritza

2018/04/11

Industria intentsibodun eta teknologia berritzailedun herrialde moduan aurkeztu du Euskadik bere burua Erresuma Batuan

Euskadik energiaren sektorean ezagutza eta balio erantsia eskaini ditu Londresera eginiko merkataritza misioaren lehen jardunaldian

Eusko Jaurlaritza

2018/03/19

Bai Sareak berdintasun-planek enpresetan duten eragina biderkatzea du helburu

Berdintasunaren aldeko entitateen sarea gaur goizean eratu da ofizialki, eta 60 entitatek beren konpromisoa sinatu dute.

Eusko Jaurlaritza

2018/03/02

Jaurlaritzak Europarekin elkarlanean hartuko ditu Trumpek iragarritako aranzelei aurre egiteko neurriak

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburua, Arantxa Tapiak, kezka adierazi du gaur Trump Estatu Batuetako presidenteak iragarritako altzairuaren eta aluminioaren alorreko aranzelen igoeraren inguruan.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/09/25 11:00

Itxaso Atutxa

   Bilboko Herri Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA