Prentsa Aretoa

Berriak

Europako Legebiltzarra

2016/02/25

Izaskun Bilbao kezkatuta dago Cameronekin Brexit delakoa saihesteko adostu den akordioaren edukiengatik

EAJ-PNVren eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandica kezkatuta eta arduratuta agertu da Europar Kontseiluaren barruan adostu den akordioaren edukiengatik, Britainia Handiko gobernuak baietzaren alde egin dezan Erresuma Batua Europar Batasunaren barruan egoteari buruz egingo den erreferendumari begira.

Europako Legebiltzarra

2016/02/09

Bruselas prest agertu da Txinako altzairuak eragindako dumping praktikaren kontrako bide legalak agortzeko

Bruselas prest dago "legeek ematen dituzten aukeren barruan, europar siderurgia aldezteko defentsa tresnak" Txinako dumping praktikaren kontra erabiltzeko. Cecilia Malmström Suediako komisario liberalak erantzun irmo bezain argia eman du Izaskun Bilbao eurodiputatu jeltzaleak europar parlamentuan gai honen inguruan aurkeztu zuen ekimenari erantzuteko.

Europako Legebiltzarra

2016/02/01

Izaskun Bilbaok Sestaon altzairugintza sektorean piztu den krisiari Europak berehalako erantzuna ematea eskatu du

Europar Parlamentuko ALDE taldearen presidente orde Izaskun Bilbao Barandicak Sestaoko altzairugintza sektorean piztu den eta Euskadiko eta Europako beste hainbat lantegi mehatxatzen dituen krisiari Europar mailako erantzuna ematea eskatu du.

Europako Legebiltzarra

2016/01/21

Izaskun Bilbaok Bruselan babestu du Arabak kalitate handieneko ardoak bereizteko asmoa

EAJ-PNVren eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandicak gaur goizean Bruselan aurkeztu duen ekimena aurkezteko orduan azpimarratu du Errioxa Jatorri Deitura izenekoaren Kontseilu Arautzailea blokeoa egiten ari dela Arabako produktoreek kalitate handieneko produkzioak merkatuetan bereizteko egiten ari diren lana eragozteko.

Europako Legebiltzarra

2016/01/20

Izaskun Bilbaok bakeak Kolonbian bultzatu dituen pragmatismoa,borondatea eta irudimena goraipatu ditu

Europar Parlamentuko ALDE taldeko presidente orde eta Jeltzaleen eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandicak gaurkoan berretsi du bere taldeak babestu egiten dituela Kolonbiako gizarteak indarkeriak bizirik iraun dituen berrogeita hamar urteren buruan erakutsi duen pragmatismoa,irudimena eta borondatea. Jeltzaleen ordezkariak esan duenez, kolonbiarrek "ondo baino hobeto ezagutzen dute indarkeriaren prezioa,eta ordaintzeari uztea erabaki dute" eta itxaropentsu agertu da bake prozesu hau "eskubideak,garapena eta justizia soziala izango dituen bizikidetzarekin" amaitzeko ideia gogoan.

Europako Legebiltzarra

2016/01/19

Izaskun Bilbaok baldintza berdinak aldarrikatu ditu europar uretan arrantzan ari diren arrantzale guztientzat

ALDE taldeko presidente orde Izaskun Bilbao Barandicak aldarrikatu du europar uretan arrantzan ari diren itsasontzi guztientzako arau berberak egotea, nazioarteko organismo eskudunekin akordiorik adosten ez den hirugarren herrialdetako ontzidien jarduerak europar itsasontziak kaltetu ez ditzan.

Europako Legebiltzarra

2015/12/18

Izaskun Bilbaok Bruselan eskatu du "Tax Lease" aferagatik ontzigintza sektoreari kalte ordaina ematea

Izaskun Bilbao Barandicak, EAJ-PNVren eurodiputatu eta ALDE taldeko eurodiputatuak, Europar Batzordeari galdera bat egin dio Bruselak Tax Lease aferagatik estatuko eta Euskadiko ontzigintza sektoreari eragindako kalteengatik hartuko diren neurriez galdetzeko.

Europako Legebiltzarra

2015/12/15

Izaskun Bilbaok eraginkortasuna eta zerbitzuak aldarrikatu ditu Europar Batasuneko terrorismoaren biktima guztientzat

EAJ-PNVren eurodiputatu Izaskun Bilbaok azpimarratu duenez, nazioarteko terrorismoaren biktimen kopuru eta tipologiak eta eraso horien izaerak eta ondorioek premia osoz Europa mailako arreta exijitzen dute pertsona horien beharrei begira.

Europako Legebiltzarra

2015/11/25

Izaskun Bilbaok terrorismoaren aurka errekurtso guztiak bateratuko dituen europar inteligentzia aldarrikatu du eta zintzotasunez jardutea eskatu du

EAJ-PNVren eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandicak gaurkoan defendatu du segurtasun indarren arteko datu partekatzean oinarritutako europar inteligentzia sortzea, "nazio segurtasun" kontzeptua gainditzea eta nazioarteko terrorismoari aurre egiteko orduan erabilgarri dauden errekurtso guztien arteko lankidetza.

Europako Legebiltzarra

2015/11/16

Bruselak Espainiari esan dio zigorrak aintzat ez hartzean europar justizia esparrua kaltetzen duela, eta isunak egon daitezkeela iragarri du

Hala esan du Vera Jourova komisario andreak Izaskun Bilbao Barandica euskal eurodiputatuak gai horren inguruan egindako galderari eman dion erantzunean.

Europako Legebiltzarra

2015/11/16

Izaskun Bilbaok ohartarazi du zatiketak mehatxatzen duela europar tren bidezko garraio industriaren mundu mailako lidergoa

EAJ-PNVren eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandikak gaur azpimarratu du estatu kideek tren bidezko garraioaren esparrua sortzeari eta merkatua zabaltzeari jartzen dizkioten oztopoek europar tren industriak mundu mailan daukan lidergoa kaltetzen dutela. Eurodiputatu andrearen ustetan esparru pribatuan berrikuntza alorrean eginiko ahaleginari eta inbertsioei, batasun mailan erakundeen aldetik eman beharko litzatekeen ekimen irmoarekin erantzun beharko litzaieke .

Europako Legebiltzarra

2015/11/13

EAJ-PNVK Brusela animatu nahi du europar siderurgia txinako lantegietako soberakinen aurrean babestera

EAJ-PNVren eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandicak aldarrikatu du Europar batzordeak europar siderurgia osora zabaldu beharko lituzkeela altzairu herdoilezin eta granulatuaren sektoreetako dumping-aren kontra onartu dituen babes neurriak.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/09/25 11:00

Itxaso Atutxa

   Bilboko Herri Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA