Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

Europako Legebiltzarra

2017/11/15

Izaskun Bilbaok EBri eskatu dio frankismoaren biktimei entzutea eta Espainiari esatea bere memoria demokratikoa hobetu beharra duela

Europar Parlamentuko ALDE taldeko presidenteordeak Estrasburgon eskatu du Europar Batasunak frankismoaren biktimei erakuts diezaiela komunismoaren eta nazismoaren biktimekin izan duen jarrera berbera

Europako Legebiltzarra

2017/11/14

Izaskun Bilbaok Junckerri eskatu dio Kataluniako aferan bitartekari lana egin dezala Euskadi eta Kataluniaren tradizio federalista gogoan

EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbaok Europar Batzordeko Presidenteari eskatu dio “martxan jar dadila” eta bitartekari lana egin dezala Katalunian bizi den gatazka politikoa konpontzen laguntzeko, Euskadik eta Kataluniak betidanik izan duten tradizio federalista gogoan “atxikimendu askea nazio baten batasun kontzeptu banaezina baino baliagarriagoa,eraikitzaileagoa eta modernoagoa da Europarentzat.

Europako Legebiltzarra

2017/10/24

Izaskun Bilbaok Europan azpimarratu du elkarrizketa behar dela Kataluniako auzia konponduko bada

Izaskun Bilbaok Europan azpimarratu du elkarrizketa behar dela Kataluniako auzia konponduko bada

Europako Legebiltzarra

2017/09/12

Izaskun Bilbaok EB Istanbuleko Hitzarmenera atxikitzea babestuko du genero indarkeriari eman beharreko erantzuna hobetzea helburu

Europar Parlamentuko ALDE taldeko presidente orde Izaskun Bilbao Barandicak Europako erakundeak Istanbuleko Hitzarmenera atxikitzeko proposamena babestu du, erabaki honek Batasunak genero indarkeriari ematen dion erantzuna hobetzea ahalbidetuko duelakoan

Europako Legebiltzarra

2017/06/22

Ortuzarrek sei lehen ministroren aurrean aldarrikatu du “Europa sozialagoa”, pertsonen ongizatea lehenetsiko duena

EBBko presidente eta Europako Alderdi Demokratako presidenteordeak demokrata eta liberalen aliantzak Bruselako Palace Egmonten egin duen gailurrean hitz egin du

Europako Legebiltzarra

2017/06/21

Ortuzarrek Bruselan hitz egingo du bihar, Europako bost herrialdetako presidente eta Estatu buruk parte hartuko duten gailur demokrata-liberalean

EBBko presidente eta Europako Alderdi Demokratako presidenteordea, Mikel Burzako burukidea eta Izaskun Bilbao eurodiputatua Batasunaren etorkizunerako giltzarri izan daitezkeen gaiak aztertuko diren bileran izango dira, besteak beste errefuxiatuen krisia, Brexitari buruzko negoziaketak, segurtasuna, ekonomia eta lehiakortasuna

Europako Legebiltzarra

2017/06/16

Izaskun Bilbaok aintzatespena eskatu die `Atutxa auzian´ “protagonismo berezia izan zuten alderdiei”

Eurodiputatu jeltzaleak Europako koordinazio antiterroristarako zentroan Ertzaintza integratzea eta Europako datu baseetara konektatu ahal izatea ekarriko duen akordioaren balioa azpimarratu du

Europako Legebiltzarra

2017/05/31

Izaskun Bilbaok erantzukizuna eskatu die Estatuei, garraioaren merkatua zatitzen jarrai ez dezaten

ALDE taldeko presidenteordeak Europar Parlamentuan estatu kideei eskatu die azken urteotan errepide bidezko garraio arloan aldebakartasunez erabaki dituzten ekimenak geldiaraztea

Europako Legebiltzarra

2017/05/22

Izaskun Bilbao: “Ertzaintza Europako foroetatik kanpo uztea oinarri operatibo edo legalik ez duen arriskua da”

Europar Parlamentuko ALDE taldeko presidenteorde Izaskun Bilbaok gaur Erne sindikatuak antolatutako jardunaldietan esan duenez, Ertzaintza kontinentean nazioarte mailako terrorismoaren kontra borrokatzen diren foroetatik kanpo uztea “oinarri operatibo edo legalik ez duen arriskua da”.

Europako Legebiltzarra

2017/05/16

Urkulluk Junckerri eginiko proposamenak gogora ekarriz, Estrasburgon erregioen egitekoaren garrantzia aldeztu du Izaskun Bilbaok

ALDE taldeko presidenteorde andreak Estrasburgon aldeztu du Europak errefuxiatuei, immigrazioari eta babesari buruz izan behar dituen politikak erabakitzeko eta betearazteko orduan, erregioen ikuskera eta gaitasun ezberdinak integratzeak politika hauek hobetzen lagunduko dutela.

Europako Legebiltzarra

2017/05/15

Parlamentuak 2015 urtean ustelkeriaren kontra onartu zuen kodea aplikatzea eskatu du Izaskun Bilbaok

Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteorde Izaskun Bilbao Barandicak deitoratu du Europar Batzordeak Europar Batasunaren baitan ematen diren ustelkeria kasuak alderatzeko datuak argitaratzeari utzi izana, EAJ-PNVren proposamenez, arazo horri aurre egiteko Euroganberaren baitan Europa mailako kodea eskatzeko akordioa egon dagoen arren.

Europako Legebiltzarra

2017/04/04

Estatu kide bakoitzak arrantzarako izango duen ahalmena neurtzeko europar araudia onartu izana ospatu du Izaskun Bilbaok

ALDE taldeko presidenteordeak ontzat hartu du araudi berria onartu izana, Batasuneko ontzidia osatzen duten itsasontzien tamaina zehazteko kontzeptuak homogeneizatzea xede

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/02/21 09:15

Aitor Esteban

   Antena 3. Espejo Público 

2019/02/21 22:10

Idoia Sagastizabal

   TVE-La noche en 24 h. 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA