Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

EBB

2019/03/20

Demokrata-liberalek Bruselan egingo duten gailurrean hitz egingo du bihar Ortuzarrek. Beste parte hartzaileak izango dira Europako zortzi estatutako lehen ministroak

EBBko presidente eta Europako Alderdi Demokratako presidenteordeak, Mikel Burzako burukideak eta Izaskun Bilbao eurodiputatuak osatuko dute EBren etorkizunerako ezinbesteko gaiak jorratuko dituen batzarrean parte hartuko duen ordezkaritza jeltzalea. Besteak beste aztertuko dira Brexita edo Maiatzaren 26an Europako Parlamenturako egingo diren hauteskundeak.

EBB

2019/03/17

Hauteskunde Orokorretan EAJ-PNVri emaniko botoak “balio bikoitza” izango duela aldarrikatu du Ortuzarrek “Muturreko eskuindarrekoak geldiarazteko eta Euskadi defendatzeko”

EBBko presidenteak Zallan aldarrikatu ditu EAJ-PNVk azken legealdi honetan Madrilen erdietsi dituen lorpenak, eta euskal herritarrei ohartarazi die Euskadira “boto baliagarria” direla esanez datozen estatuko alderdien kontra

EBB

2019/03/15

Ortuzarrek salatu duenez “PPk eta Bilduk estrategia ondo planifikatuta dute” Urkullu Lehendakaria eta EAJ desgastatzeko

EBBko presidenteak oposizioari deitoratu dio Euskadin,“Madrilgo moldeak” kopiatu izana, eta baieztatu du Darpónek sailburu izaten jarraituko lukeela “Rajoyren kontrako zentsura mozioa babestu ez bagenu edo Bilduk aurrekontuen negoziaketan egin zigun xantaia onartu bagenu”

EBB

2019/03/09

Ortuzarrek aste honetan Euskaditik kanpaina egiten ibili diren Sánchez eta Casadori ohartarazi die: “Ez dezatela ahaztu norengatik dagoen bakoitza dagoen tokian”

EBBko presidenteak euskal hiritargoari eskatu dio Madrilera EAJ indartsua eramatea bertan euskal interesak defendatzeko, besteak beste Euskaltzaindiak jasotzen duen diru-laguntza eta, behar denean, erabaki garrantzitsuak hartzeko, zentsura mozioaren aurrean gertatu zen bezala

EBB

2019/03/06

Mireia Zarate: “Nik ere greba egingo dut Martxoaren 8an”

Hauteskunde Orokorren ondorengo egoerari buruz, EBBren idazkariak ez du uste “eskumaren bloke horren garaipena emango denik eta oraintsu dugun egoera berdina izango dugu”

EBB

2019/03/02

Aberri Batzarrak Xabier Arzalluz “EAJ-PNVren historian errepikatu ezin den gizasemearen” heriotza tamaldu du

Alderdi jeltzalearen organo gorenak lider abertzaleari gorazarre egiteko adierazpena onetsi du eta minutu bateko isilunea gorde du gaur egin duen ezohiko bileran

EBB

2019/03/01

Euzkadi Buru Batzarrak bere doluminak adierazi dizkio Xabier Arzalluz “abertzale eredugarriaren” familiari

EAJ-PNVren Aberri Exekutiba gaur goizean joan da Begoñako tanatoriora bi hamarkadatan EBBko presidente eta azken 40 urteotako euskal politikaren ezinbesteko erreferente izan zenari azken agurra ematera

EBB

2019/02/28

Xabier Arzalluz zendu da, euskal abertzaletasunaren lider historikoa, 86 urte zituela

Euzkadi Buru Batzarraren presidentea izan zen bi hamarkadatan, Euskal Herriaren askatasunen defendatzaile sutsua eta gaur gozatzen dugun Euskadi moderno eta aurreratuaren egilea

EBB

2019/02/28

"Jurista handia, politikari handia eta, batez ere, abertzale erraldoia joan zaigu"

Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek bere nahigabea adierazi du Xabier Arzalluzen heriotza dela-eta, zeinek “beti defendatu izan zituen autogobernua, euskal askatasunak eta Euskadiren nazio eskubideak, eta horien alde borrokatu”

EBB

2019/02/27

Ortuzarrek Madriletik ohartarazi dio Sánchezen Gobernuari: “lege dekretuetarako astia badago, transferentzietarako astia dago”

Euzkadi Buru Batzarreko presidentea Kongresu eta Senatuko Euskal Taldeetako ordezkariekin batzartu da legealdiaren azken zatian Jeltzaleek eramango duten estrategia zehaztera begira: “Moncloak bizkorrago ibili beharra du transferentziekin”, ohartarazi du

EBB

2019/02/24

Ortuzarrek “boto baliagarria” eskatzen dutenei gogoratu die pentsioen igoera “EAJren lorpena” izan dela

EBBko presidenteak Vitoria Gasteizen baieztatu du “EAJ eraginkor eta indartsuak” baino ez dizkiola euskal hiritargoari hobekuntzak ekarriko, eta salatu du Estatutua ukatzen duenak ez duela merezi “Arabaren ordezkari izatea”

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/03/21 09:30

Itxaso Atutxa

   ETB-1. Egun on Euskadi 

2019/03/21 12:30

María Eugenia Arrizabalaga

   Cadena SER Gipuzkoa 

2019/03/21 22:00

Aitor Esteban

   TVE-La noche en 24 h. 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA