2019ko Michelin Izarrak eskuratu dituzten Euskadiko jatetxeak

2019ko Michelin Gidaren azken edizio honetan, Euskadik beste izar bi eskuratu ditu, eta jadanik 23 dira handienen artean dauden jatetxeak. Eme Be Garrote eta Eneko jatetxeek eskuratu dute beren lehen izarra .
2019ko Michelin Izarrak eskuratu dituzten Euskadiko jatetxeak
01 Abendua | Berria

Izarrez jositako gaua ospatu zen Portugalen, eta Euskadik beste Michelin izar bi eskuratu ditu aurten. Lehena Martin Berasategiren Donostiako Eme Be Garrote jatetxearentzat izan da eta bigarrena Eneko Atxa sukaldari zornotzarrentzat. Etxanobek, bestalde, kokapena aldatu du eta Etxanobe Atelier izena hartuko du aurrerantzean . Jatetxe honek lehenagotik daukan Michelin izarrari eusten dio.

PARTEKATU