Prentsa Aretoa

Berriak

Bizkaia

2018/02/19

Getxok familian euskaraz hitz egitea ahalbidetzen du

Sendi programa kudeatu eta antolatzeko zerbitzua urtebetez luzatu du

BBB

2018/02/19

Itxaso Atutxaren esanetan PP eta C's alderdien artean zein baino zein espainolistago agertzeko darabilten borroka ezin da egin “besteok daukaguna eta garena” ukatuaz

BBBren presidente andreak Rajoy ez du “legealdiagatik beldur” ikusten eta alderdi laranjari egotzi dio “zerbaiten edo norbaiten kontra sortu zen entea” dela

Senatua

2018/02/19

Bildarratzek pluraltasun handiagoa eskatuko dio Rajoyri Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroaren gestioan

EAJko senatariak salatuko duenez, zentroak ez ditu nahikoa kontuan hartzen euskal gizartean dauden ikuspegi demokratiko anitzak, ezta bertako instituzioak ere.

ABB

2018/02/16

José Antonio Suso: “Ez da antzematen ezberdintasun handia dagoenik Arabako PPren eta Madrilgo Ciudadanos-en jokamoldeen artean”

“Vitoria-Gasteizko PP alderdia jasanezin dago eta baita Araba mailan ere. Taktika politiko gisa prestatu duten diskurtsoa erabiltzen dute, eta beren helburu nagusia da EAJ-PNV eta Gorka Urtaran alkatea desgastatzea, soilik 2019ko hauteskundeetan pentsatzen dutelako. Hemen ez da antzematen ezberdintasun handiegirik Arabako PPren eta Madrilgo Ciudadanos taldearen artean”. Hitz horiekin kritikatu du PPren jarduna Jose Antonio Suso EAJ-PNVren ABBko buruak Radio Vitoria irratiari eskaini dion elkarrizketan

Kongresua

2018/02/15

Euzko Abertzaleak taldeak higiezinen maileguen arauketa gardenagoa aldeztu du, informazio,babes eta segurtasun handiagoak bermatuko dituena

Idoia Sagastizabalen esanetan “funtsezkoa da higiezinen maileguen kontratuei buruzko legeria indartua izatea”, eta horregatik eskatu du “dagoen testua lantzea” Podemosek aurkeztu duen osoko zuzenketarekin “kointzidentzia” batzuk ematen diren arren.

Eusko Legebiltzarra

2018/02/15

Iñigo Iturrate: “Herri honen memorian sakontzen jarraituko dugu, iraganeko akats berak ez errepikatzeko”

Legebiltzarrak, EAJ-PNVk eta PSE-EEk proposatuta, ekimen bat onartu du bultzada berria emateko Memoriarako politika publikoei. “Adostasuna da aurrera egiten jarraitzeko tresnarik onena”, nabarmendu du parlamentari jeltzaleak

Eusko Legebiltzarra

2018/02/15

EAJ-PNVk salatu egiten ditu espainiar Gobernuaren esku-sartzeak euskal erakundeen ekimenetan, eta eskatzen dio akordioaren bidea azkeneraino eraman dezala, auzitegietara jo baino lehen

Joseba Zorrilla legebiltzarkideak Mariano Rajoyren gobernuari leporatu dio birzentralizazioan aritzea, etengabe euskal erakundeek adostutako erabakiak zalantzan jartzen. “Gure autogobernuaren aurkako erasoa da eta gelditu beharra dauka”

EBB

2018/02/15

Ortuzar: “Euskadiko politikaren arazorik handiena Ciudadanos deitzen da: Riverak Espainiako Macron izan nahi du, baina Berlusconiren politikak eginez”

EBBko presidenteak salatu du C´s alderdiak euskal politikarekin darabilen “eskukatze” eta “manipulazioa”, eta Autogobernu Lantaldean aurkeztu diren agiriekin Madrilen egin den irakurketa “bidegabea” kritikatu du

Eusko Legebiltzarra

2018/02/14

Josune Gorospe: “Zerga erreformak ekonomiaren sustapena sendotzen du eta zerbitzu eta politika publikoen nahikotasun finantzarioari laguntzen dio”

Legebiltzarkide jeltzaleak EH Bilduri eta Podemosi eskatu die errespeta ditzatela eskumenen esparruak eta Batzar Nagusietan ixten diren akordio fiskalak. “Ez bazaigu gustatzen gure eskumenen esparruan inork eskua sartzea, guk ere ez dugu sartu behar besteen esparruan”

EBB

2018/02/14

Mediavillak Espainiako gobernuak Giza Eskubideen epaimahaiaren ebazpenaren aurrean eman duen erantzuna kritikatu du, eta ez du ulertzen Catalári zergatik ez zaion “aurpegia lotsaren lotsaz jausten”

EBBko burukideak deitoratu duenez “Tortura arinkeriaz hartzen duen bitartean” PP “betiko espetxe berrikusgarria moduko bandera populistak astintzen ari da”

Kongresua

2018/02/14

Aitor Estebanek Mariano Rajoyri torturengatik kondenatutako UCOko Operazio Buruaz: “Ez zarete kentzera ausartuko esango dutenaren beldur zaretelako, baina horixe da egin beharko zenuketena”

Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak Manuel Sánchez Corbík hainbat agerraldi publikotan EAJri buruz eta ETAren borrokan bete zuen eginkizunaz egin dituen adierazpenak gaitzetsi ditu. Zentzu berean baieztatu duenez “torturengatik kondenatutako pertsona bat ezin da UCOko Burua izan”

Eusko Legebiltzarra

2018/02/13

Iñigo Iturrate: “Ebazpenak balio ahalko du Espainiako gobernuak Giza Eskubideak bermatzeko neurri sendoagoak har ditzan”

EAJ-PNVk bere begirunea erakutsi dio Giza Eskubideen Europako epaimahaiak Espainiako Erresuma tratu txarrengatik kondenatzeko eman duen ebazpenari, eta Espainiako gobernuari eskatu dio abian jar ditzala polizia etxeetan tratu txarrak eta torturak saihesteko jarduerak eta protokoloak

INAUTERIAK 2018 - BASQUE TV AWARDS

  Agenda

2018/02/20 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-24 H. 

2018/02/20 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-La noche en 24 h. 

2018/02/22 09:00

Itxaso Atutxa

   ETB 1 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Sabin Etxea - 25 urte
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA