Izaskun Bilbao Katalunian elkarrizketa finkatzearen alde agertu da, hau da, suntsitzeko hitzen ordez gehiengoa erakartzeko diskurtsoak erabiliaz

Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteorde Izaskun Bilbao Barandicak, Bartzelonan, Katalunia-Europaren arteko elkarrizketaren aldeko plataforma aurkezteko ekitaldian azpimarratu du irtenbide politikoa beharko dela nazionalitate hari eragiten diona moduko arazo politiko bat konponduko bada

Izaskun Bilbao Katalunian elkarrizketa finkatzearen alde agertu da, hau da, suntsitzeko hitzen ordez gehiengoa erakartzeko diskurtsoak erabiliaz 20Apirilak
2018
2018 ApirilaK 20 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

“Legetik kanpo,esan du, ezin da ezer ere konpondu, baina legearekin soilik ere ez,bereziki lege hori bihurritu egiten denean ikuspuntu ezberdinen arteko ezbaia zigor zuzenbidearen esparrura eramateko”. Horregatik esan du beharrezkoa dela elkar aitortzea, hitz egitea eta “elkar suntsitzeko hitzen ordez gehienak erakartzeko diskurtsoak erabiltzea”.

EAJ-PNVko eurodiputatuak hitz egiten hasi orduko gogoratu ditu Kataluniako Govern-eko kideak, legez kanpo kargugabetu direnak. Era berean aipatu ditu “beren ideia politikoengatik erabat bidegabeki espetxeratuta jarraitzen duten bederatzi pertsonak”. “Gure plataforma ez da borrokarako eragilea, baizik eta bakearen,hitzaren eta elkarrizketaren zerbitzura dagoen tresna. Hitz oldarkorrak konfrontazioan tematzen dira eta hemen guztiz alderantzizkoa behar dugu. Elkar suntsitzeko hitzen ordez, gehiengo bat erakartzeko diskurtsoak erabiltzen hasteko ordua da”.

Izaskun Bilbao Barandicak amaitzeko esan du politikagintzarako berreskuratu behar direla Robert Schumannen lidergoa, berritzeko gaitasuna eta ausardia.

Interesatu Zaitez