"Ez gaitzatela orain Kontzertu Ekonomikoarekiko zalantzekin distraitu, herri honek bere aldarrikapen zilegiak ahazteko”

Joseba Egibar EAJ-PNV legebiltzar-taldeko bozeramaileak eta GBBko presidenteak gaitzetsi du Gernikako estatutuko jatorriaren adostasunaren desagerpena, eta, horren ez betetzearen ondorioak kritikatu ditu; izan ere, euskal herritar guztiei kalterako eragin eta eragiten die sozialki eta ekonomikoki.

08Urria 08 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Joseba Egibarrek, EAJ-PNVren legebiltzar-taldeko bozeramaileak eta GBBko presidenteak, gaitzetsi egin du Gernikako Estatutuko jatorriaren adostasunaren desagerpena, eta horren ez betetzearen ondorioak salatu ditu; izan ere, euskal herritar guztiei kalterako eragin eta eragiten die sozialki eta ekonomikoki. Gainera, Euskadi subjektu politikoa dela aldarrikatu du, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duena.

Ordezkari jeltzaleak, Legebiltzarreko bilkuran, Euskadiren eskuduntzen defentsari buruzko PSEren ekimen bat eztabaidatu du, Jaurlaritzak defenda ditzan Etxebizitza legea eta ingurumena babesteko gehigarrizko neurrien Legea, hau da, ‘frackinga’ debekatu nahi duen Legea.

Egibarrek azaldu du EAJren ekimenak –EH Bildurekin adostutakoak- bere baitan hartzen duela Gernikako Estatutuaren jatorrian emandako adostasunaren desagerpena. Nabarmendu duenez, adostasun hori duela urte batzuk desagertu zen euskal herritar guztien kalterako. “Hemen gertatutakoa izan da euskal erakundeak eta Estatutua joko baten barnean sartu dituztela; batetik, salaketak eta pribilegioak leporatuta; eta, bestetik, negoziazio berri bati ekiteko prozesu bat. Badirudi zalantza estruktural bat dagoela norbaiten arreta desbideratzeko, euskaldunok daukagunaz jakitun izateko eta arriskuan dagoela pentsatzeko”. “Hori da PSOE egiten ari dena Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoarekin”, gaineratu du. “Ez gaitzatela orain Kontzertu Ekonomikoarekiko zalantzekin distraitu, herri honek bere aldarrikapen zilegiak –baita Legebiltzar honenak ere- ahazteko edo bertan behera uzteko”, ohartarazi du.

EAJko ordezkariak adierazi du kontsentsu hori 80. eta 81. urteetan apurtu zela, Gernikako Autonomia Estatutua ez betetzean, eta negoziazio berri bat hasterakoan; horren harrira, Egibarrek esan du gaiari berriro heldu izan zaiola, hurrengo Espainiako gobernuen interesen ondorioz. “Gernikako Estatutua ez betetzea egiturazkoa bihurtzen denean, orduan autogobernuan aurrerapausoak eman dira. Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar eta gainerako Espainiako presidenteen behar politikoek eragina izan dute”, esan du.

Ekimenak ere, azkenik, adierazten du Euskal Herriak subjektu politikoa osatzen duela, etorkizunaz erabakitzeko, kontsultatua izateko eta demokratikoki adierazten duen borondatea errespetatua izateko eskubidea eta gaitasuna dituena. Ildo horretan, Egibarrek gogoratu du 2004ko abenduaren 30ean Legebiltzarrak gehiengoarekin adierazi zuela, eta berriro egingo duela, behar den unean. “Estatus berri bat ere negoziatu ahal izango da; guk elkarrizketan sinesten dugu, zuek ere bai, negoziazioan ere bai, eta ahal den akordiorik zabalenak lortzea dugu helburu, betorik gabe”, bukatu du. 

Interesatu Zaitez