Euzko Alderdi Jeltzaleak, 2021eko azaroaren 27an, Batzar Nagusiaren bitartez, euskararen erabileraren aldeko adierazpena aldarrikatu du. Euzko Alderdi Jeltzaleak berriro ere euskararen erabileraren garrantzia nabarmendu nahi du San Frantzisko Xabierkoaren egunean
Euzko Alderdi Jeltzaleak ‘Euskadi egiten: Euskara bizi eta euskaraz bizi’ onetsi berri duen ebazpen-proposamenean badago gai giltzarri bat, Koldo Mitxelenaren hitzetan hona hizpidera ekarri nahi duguna:
“Euskal Herria gaur egun herri kontzientziaz existitzen bada, uste dut batez ere hizkuntzagatik dela; ez ditut ukatuko euskal familia herri egiten duten gainerako berezitasunak, baina nire ustez, hizkuntzari bizirik eutsi ez balio, bereizgarri haiek ez zioten herri bat dela jabearaziko. Hizkuntza herri baten historia bizia da, eta euskara da euskal herriaren historia bizia, izan ere Euskal Herriari izatea aitortzen bazaio, nolabaiteko batasuna nahiz eta mugak izan, hori hizkuntza desberdin bat izateari esker da”.
Euzko Alderdi Jeltzalearen iritziz, hori egitate bat da. Euskarak egiten gaitu herri. Eta euskara gizarteko ahalik eta eremurik gehienetan, guztietan ahal bada, erabili behar da, hizkuntza gisa biziko bada.
Euskararen erabilera ezin da gizarteko eremu jakin batekin lotuta egon. Gogora dezagun orain dela gutxi arte ez zegoela eskolak euskaraz ematerik, baina familiak eutsi zion euskarari. Gurasoek euren seme-alabei euskaraz hitz egiten zieten. Euskaraz hazi eta hezi egiten zituzten. Lagun arteko harremanak euskaraz izaten ziren. Salerosketak euskaraz egiten ziren. Hau da, euskara haren inguru naturaletan nagusia zen. Horrenbesterekin, euskal gizarteari dei egin nahi diogu, euskara euskal hiritarren artean nagusia izan dadin.
Hori dela eta, hezkuntza-arloari leporatu nahi zaion erantzukizuna zehaztu nahi du Euzko Alderdi Jeltzaleak. Egia da hezkuntza-sistemak zeregin egituratzaile eta eraberritzailea duela euskalduntze-prozesuan, eta egia da, baita ere, euskal hiritarron bizitzako arlo garrantzitsuenetako bat dela. Euskal hezkuntza-sistemak bere zeregina bikain betetzen izan du eta betetzen du gaur egun ere. Hala ere, hezkuntzak ezin du gainerako eremuetako erabilera ordeztu. Eremuon osagarria izan behar du.
Izan ere, hezkuntza-sistemak bikain betetzen du bere eginkizuna. Gaur egungo gizarteen moldeari erreparatuta, eremu hauek dira giltzarri: familia, berak gaur egun hartzen dituen molde guztietan; lagunartea; aisialdia; merkataritza; lan-arloa, besteak beste.
Ikuspegi horretatik, Euzko Alderdi Jeltzalearen aburuz, erabilera bermatuko bada, belaunaldi bereko kideen arteko eta belaunalditik belaunaldirako kideen arteko transmisioa zaindu behar da. Hori norberari eta familiari dagokigu. Guztion eginkizuna da.
Hezkuntza-sistemak hiritarron bizimoduaren esparru jakin bat hartu eta bete egiten du berari dagokion betekizuna; betiere, ezinbestekoa da gurasoen artean, gurasoek seme-alabekin, lagunarteko harremanetan, enpresan, merkataritzan eta eguneroko bizimodu arruntean ditugun gainerako harreman naturalak euskaraz bideratzea. Horixe da funtsezkoa, hezkuntza-sistema, berriz, osagarri.
Euskararen jabekuntza egokiak hiztunaren erabilera-eremu guztiak sendotzen ditu, euskal hiztunak euskara erabiltzeko beharrezkoa den erraztasuna izan dezan. Jabekuntza horrek gizakiengan sustraituta egon behar du: zenbat eta euskararen jabekuntza egokiagoa erabilera normalago egingo zaio euskal hiztunari.
Euskaraz jabetzea euskara erabiltzea da, euskara transmititzea hura erabiltzea da, eta gizarteko erabilera areagotzea dugu orain helburu: belaunaldi bereko eta belaunaldien arteko transmisio naturalak euskararen etorkizuna bermatzen du; hor dugu, adibidez, mundu zabalean zehar urteetan eta urteetan euskarari eutsi dion euskal diaspora.
Horregatik, euskararen erabilera, helburu izanik, ezinbestekoa da hiztunen gaitasuna hezkuntza-arlotik harantzago ere areagotzea: horrexek bermatuko du euskararen erabilera. Euskaraz dakigunok egitea da euskararen bermea. Joxean Artzek esan zuen moduan, hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik. Eta euskarak herri egiten gaitu.