Alderdi abertzale handi biak, EUDEL eguneratu eta modernizatzeko akordioa adostu dute

EAJ- PNVk eta EH Bilduk amaitutzat eman dituzte azken hilabete hauetan talde bien artean EUDEL erakundea modernizatzeko eta eguneratzeko eta, zentzu honetan, elkartearen etapa berriari hasiera emateko xedez garatu izan den prozesuko elkarrizketak.

Alderdi abertzale handi biak, EUDEL eguneratu eta modernizatzeko akordioa adostu dute 09Otsaila 09 |
EBB

PARTEKATU

Erakundearen estatutuak eguneratzeari ekingo zaio

Ondoren, EH Bildu zuzendaritza organoetan sartuko da une honetan udaletan duen ordezkaritzaren arabera

EAJ-PNVrentzat, “denok parte hartuko duten udal mailako elkarte berriaren abiapuntua” izango da

“Ezberdintasunak gainditzeko unea da eta euskal udalek elkarlanean has daitezen, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak indartzeko”, esan du Koldo Mediavillak, EBBren Arlo Instituzionalaren burukide arduradunak

Talde politiko bien arteko elkarrizketa aurreko legealdian hasi zen eta, azken udal hauteskundeak tartean zeudelako amaitu gabe geratu ondoren, prozesuari berriz eutsi eta onik ateratzea lortu dute. Hauteskunde aurretik ezin izan zen akordioa adostu eta hauteskunde horien ondorioz EUDEL erakunde barruan aukeratu ziren organoetan ezin izan da islatu EH Bilduk zuzentzen dituen udalek erakundearen egituretan parte hartzeko duten borondatea. Orain, elkartea eguneratzen eta hobetzen duten estatutu berrietarako oinarriak adostu ondoren, erakunde barruan toki erakunde txikienei garrantzi handiagoa emango zaielarik, Euskal Udalen Elkartea egonkortzeko eta indartzeko ordua heldu da, EH Bilduri dagokion ordezkaritzaren araberako presentzia bermatuz. Akordio honek EUDEL erakundea normalizatzen eta finkatzen du Euskal Autonomi Erkidegoko udalak ondoen ordezkatzen dituen erakundea den aldetik eta iraganeko adostasunik eza apurtzen du, zorionez, gabezia hori gainditzea lortu dutelako.

Koldo Mediavilla, Euzkadi Buru Batzarraren idazkari eta Arlo Instituzionalaren burukide arduradunaren esanetan, akordio hau da “denok parte hartuko duten udalen elkarte berri baten abiapuntua da. Heldu da ezberdintasunak gainditzeko unea eta toki erakundeak elkarlanean has daitezen, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak indartzeko”. EAJ-PNVren aburuz, “gehiengo edo gutxiengoetatik harago, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek toki erakundeen interes komunak aldeztuko dituen elkartea behar dute. Hori dela eta, erakundearen estatutu berriak onartutakoan, barne hauteskunde prozesua egin beharko da zuzendaritza taldeetan aniztasun politikoa bermatze aldera”.

“Euskal udalek”, baieztatu du Koldo Mediavillak, “gaurko honetan ezagutzera ematen ari garen akordioa merezi dute, asko eta asko direlako udal hauek aurrerantzean gainditu beharko dituzten erronkak. Erronka hauen artean egongo dira, eta hala espero dugu, une honetan Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren Udal Legetik eratorriko direnak. Eta espero dugu laster izango dela onartua, hogeita hamar urtetan Euskal Autonomi Erkidegoan esparru honetan araudirik gabe egon ondoren”.

EAJ-PNVren eta EH Bilduren artean lortu den akordioak Euskal Udalen Elkartearen estatutu berriak onartzea ekarriko du. Batzarrean onartuak izan ondoren, testu berriaren arabera, EUDEL erakundearen zuzendaritza organoak aukeratzeari ekingo zaio. “Exekutiba berriak aukeratzeko prozesu horretan, EAJ-PNVk aniztasuna lehenetsiko du bakoitzak udaletan duen indarraren arabera izan ahalko duen ordezkaritzaren gainetik. Zentzu horretan”, EBBren Arlo Instituzionalaz arduratzen den burukideak amaitu duenez, “EAJ-PNV prest dago sentsibilitate politiko guztiak alderdien adostasunarekin aukeratuko diren erakundeetan integratzeko. Espero dugu adostasun hori Euskadin udal ordezkaritza duten talde guztiek partekatzea”.

Interesatu Zaitez