EAJ-PNV Castañaresen heriotzagatik doluminez, bere esker ona adierazi nahi du hark Bilboko lehen Alkate demokratiko gisa egin zuen lanagatik

Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco-k Jon Castañares, 1979 eta 1983 urte bitartean Bilboko lehen Alkate demokratikoa izan zenaren senideei bere doluminik sentikorrenak adierazi nahi dizkie, haren heriotzaren berri jakin ondoren.

EAJ-PNV Castañaresen heriotzagatik doluminez, bere esker ona adierazi nahi du hark Bilboko lehen Alkate demokratiko gisa egin zuen lanagatik 06Maiatza 06 |
Bilbo

PARTEKATU

EAJ-PNV-k une honetan azpimarratu nahi ditu Castañaresek, orduko izen handiko ekonomilariak, Diktadura frankistak ia porrot egoeran utzi zuen udala kudeatzeko orduan gainditu behar izan zituen zailtasunak. Gaur egun ezagun dugun eta horren entzutetsu egin den Bilboren birmoldaketak bere lehen urratsak eman zituen Castañaresen agintaldian, bere lantaldearen helburua izan baitzen Ibaizabal Itsasadarra garbitzea eta lehengoratzea. Garai hartan itsasadarra hiri saneamendurik gabeko estolda zen eta industriak eragindako kutsaduraz gaindi zegoen. EAJ-PNV-k era berean ekarri nahi du gogora Castañares Alkateak egin zuen kudeaketa lan eraginkorra, garai hartan Kontzertu Ekonomikoa berreskuratzeak suposatu zuenarekin.

“Oso ondo gogoratzen dut Jon Castañaresek Bilboko lehen `Alkate´ demokratiko gisa aginte makila hartu zueneko eguna, eta gertakizun hark eragin zigun ilusioa. Aldi berriaren sinboloa izan zen. Euskadiko hiririk handiena, demokrata eta abertzaleen eskuetan" gogoratu du Andoni Ortuzarrek, gaurko Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak. "Joni ez zitzaizkion gauzak erraz aurkeztu. Korporazio frankistek utzitako herentzia, diru falta,beste muturreko batzuek eraman nahi gintuzten etengabeko iraultza.... Horren guztiaren eta gehiagoren kontra egin behar izan zuen Castañaresek. Eta nagusitasunez eta konpromiso bidez egin zuen. Bera omentzeko hitz hauek ere izan daitezela lehen legegintzaldi demokratikoko alkate jaun eta andre guztiak omentzeko. Maiatzaren 24an udal berriak eratzeko bozkatuko dugu, eta gaur egun dauden bezala badaude, haiei esker izan zen. Eskerrik asko! Agur eta ohore, Jon!", amaitu du Ortuzarrek.

Interesatu Zaitez