Bruselak euskal Y trenbideari emandako babesa berretsi du eta azpimarratu du “Europako Batasunari balio erantsi handiko onurak ekarriko dizkiola”

Europako Batzordeko Garraio Komisario andre Violeta Bulc-ek baieztatu du Europako Batzordeak lehenetsi beharrekotzat jotzen duela Euskadiko Y trenbidea eta azpiegitura honen alde egiten duen apustuari eutsiko diola, ematen dituen onurak “Espainiatik harago doazelako eta EB osoarentzat balio erantzi handikoak direlako”

Bruselak euskal Y trenbideari emandako babesa berretsi du eta azpimarratu du “Europako Batasunari balio erantsi handiko onurak ekarriko dizkiola”  21Irailak
2018
2018 IrailaK 21 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Informazio hori agertzen da Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak egin duen galderari emaniko erantzunean. Bilbao Barandicak ezagutu nahi  zituen Europako Kontuen Epaimahaiak  batasun mailan abiadura handiko trenbide sareetan eginiko inbertsioen inguruan egin zuen txostenean jasotakoa.

Eurodiputatu jeltzale eta ALDE taldeko presidenteorde Izaskun Bilbaok adierazi zuen ados dagoela antzemandako gabeziei eta gainkostuen jatorriaz  esandako txostenean esandakoarekin, hau da, txostenean esaten da estatu kideek uko egiten diotela  Europa zeharkatzeko garraio sareen trazatua eta inbertitzeko lehentasunak zehazteko araudia onartzearekin batera  (TEN-T, ingelesez)  estatuek beraiek hartutako konpromisoak betetzeari. Bilbao Barandica kexu zen, alabaina, euskal Y trenbidea izenez ezagutzen den zatiaren errentagarritasuna eta beharra ebaluatzeko orduan ez zirela aipatu lan hau oinarrizko sarean agertzeko arrazoiak, gaur egun bide zati hori Europa Batasunarentzat lehenetsi beharrekoa izan arren.

Aipatu arrazoien artean, Europako Parlamentuko Garraio Batzordeko kideak  ondorengoak aipatzen zituen: “Frantziako sare konbentzionalarekin eta Mediterraneoko trenbide pasabidearekin eskaintzen duen lotura, bideak arinago egiten laguntzen duela, gainditzen dituen eragozpen orografikoak, merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko balio duela, hirietan integratzen dela eta  aztertutako zatiek eskaintzen duten koste-aurrezki ratio ona, azken arrazoi hori delarik eskaria estimulatzeko giltzetako bat”. Amaitzeko aipatzen zuen “trazatu berria eraikitzeko beharra, gaur egungoa abiadura handira egokitzerik ez dagoelako” ( RTE-T-ren parametroak).--

 

Interesatu Zaitez