Aitor Estebanek ohartarazi du EAJ-PNVk autogobernuaren eta giza eskubideen defentsa lehenetsiko duela A-28az geroztik akordioak aztertzerako orduan

Benidormen egin den ekitaldian eta BBBko presidente andrea ondoan izan duela, hautagai jeltzaleak gogora ekarri du EAJk pentsioen igoera orokorra lortu zuela, eta “zahar usaina darien diskurtsoen kontra” mintzatu da

Aitor Estebanek ohartarazi du EAJ-PNVk autogobernuaren eta giza eskubideen defentsa lehenetsiko duela A-28az geroztik akordioak aztertzerako orduan 22Apirila 22 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian

Aitor Estebanek, apirilaren 28ko hauteskundeetan EAJ-PNVk Bizkaian aurkeztuko duen zerrendako buruak, gaur esan du politikagintza ulertzen duela “elkarrizketa, negoziaketa eta ituntzat”, eta EAJ dela erakundeen egonkortasunaren alde egiten duen alderdia. Edozein kasutan, era berean ohartarazi du A-28az geroztik hitzarmenak aztertzerako orduan “autogobernuaren eta giza eskubideen defentsa” lehenetsiko duela.

Bizkai Buru Batzarreko presidente andrearekin egin duen ekitaldian, Estebanek gogora ekarri du EAJ-PNV izan zela pentsioen igoera orokorra lortu zuena, eta baieztatu duenez “Kongresuan eztabaidatu diren neurri sozial guztiak aurrera atera dira EAJk babestu dituelako”. Era berean gogoratu du Euskal Taldea izan zela `Mozal Legea´ izenekoaren erreforma proposatu zuena eta ez zela onartu PSOEk izapidetzea atzeratu zuelako, eta antzeko zerbait gertatu zela Sekretu Ofizialen legearekin. Baieztatu duenez “EAJ-PNVk ez du atzera pausurik nahi giza eskubideetan”. Ildo beretik eta PPk Bartzelonan aurkeztuko duen hautagaiaren adierazpenek sortu duten polemikaren ondoren, Aitor Estebanek baieztatu du “bai” dela “baietz bakarra” eta nabarmendu ditu EAJ-PNVk hurrengo hauteskundeetara eramango duen hauteskunde egitasmoan berdintasunaren inguruan jaso dituen neurriak.

Hautagai jeltzaleak “zahar usaina darien diskurtsoen kontra” hitz egin du eta Ciudadanosek hauteskunde legea erreformatzeko proposamena kritikatu du, 3 milioi pertsonaren borondatea indarra erabiliz isildu eta Kongresuan alderdi abertzaleen ordezkaritza eragotzi nahi dutela azpimarratuz. “Ostrukarena egin nahi dute, ikusten ez bagaituzte, ez gara existitzen. Horiek al dira konponbideak? Arazo bat badago, aurre egin beharko zaio”, esan du.

Itxaso Atutxak, BBBko presidenteak, bertaratuei “hemen ere, Benidormen, Aberri Eguna ospatu izana” eskertu ondoren, EAJ-PNVk egiten duen sare lana nabarmendu du. “Madrilen daukagun eta defendatzen dugun `euskal agenda´ da Euskadiko udalerri bakoitzean daukagun agenda”, baieztatu du, eta gaineratu duenez jeltzaleak definitzen dituzten hiru hitzak direla “konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna”.

Atutxak azpimarratu duenez “politika egiteko bi era daude: debekua eta `ezetza´ baliatzen duenarena, eta gurea, `estilo eraikitzailea eta proaktiboa´. Ildo horretatik, BBBko presidente andreak baieztatu du EAJren botoak “balio bikoitza” duela: inboluzio horri aurre egiteko eta autogobernua defendatzeko”, eta hiritargo osoari eskatu dio apirilaren 28an bozkatzera joatea eta berdin egitea maiatzaren 26rako deitu diren udal, foru eta Europako hauteskundeetan.

Interesatu Zaitez