Luke Uribe-Etxebarriak Euskadik Europa osorako balio duten ziurtagiri digitalak ematea defendatu du

Herritarren identifikazio digitalean PSOEk eta PPk duten "zentralismo onartezina" kritikatu du EAJ-PNVko senatariak.

Luke Uribe-Etxebarriak Euskadik Europa osorako balio duten ziurtagiri digitalak ematea defendatu du 21Urriak
2020
2020 UrriaK 21 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Luke Uribe-Etxebarriak PSOE eta PP herritarren identifikazio eta ziurtapen digitalaren alorrean erakusten ari diren "zentralismo onartezina" kritikatu du, EAJ-PNVren zuzenketa bat ez onartzerakoan, "Autonomia Erkidegoek lan hori elkarrekiko onarpenaren, elkarreragingarritasunaren eta subsidiariotasun digitalaren europar printzipioen pean egin ahal izan dezaten".

Senatari jeltzaleak Konfiantza Zerbitzu Elektronikoen Lege proiektuaren eztabaidan aurekaztu dituen emendakinen defentsan egin ditu adierazpen horiek, Europako barne merkatuko transakzio elektronikoen identifikazio elektronikoari eta konfiantzazko zerbitzuei buruzko hainbat alderdi arautzen dituen Lege Proiektua. "Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek, Izenpe sozietate publikoaren bidez, urteak daramatzate Euskadiri Ekonomia Digital berrira egokitzen laguntzen, eta dagoeneko 300.000 nortasun digitaleko ziurtagiri baino gehiago eman zaizkie euskal herritarrei, baina PSOEk eta PPk Estatuko eta Europako gainerako administrazio publikoekin elkarreraginean aritzeko balio ez izatea nahi dute".

Uribe-Etxebarriak galdetu dio PSOEri zein den "autonomien Estatuaren eta Estatu konposatuaren edo gobernantza partekatuaren zein ikuskera duen, herritarrentzako Ekonomia Digitalaren garapenean ikuspegi zentralista onartezin horrekin". "Defendatzen dutenarekin gutxieneko koherentzia mantentzeko gai izango zarete?", galdetu die. Era berean, PPri aurpegiratu dio Kongresuan emendakin honi eman zioten aldeko botoari Senatuan eutsi ez izana. "Gure Taldeak Kongresuan emendakin hau transakzionatu zuen PPrekin, eta orain, Senatuan, atzera egiten duzue eta, ulertezina bada ere, kontra bozkatzen duzue". "PPk ez du sinatutako akordio bat betetzen eta hori larria da", gaineratu du.

Azkenik, senatariak deitoratu egin du bi alderdi horiek EAJ-PNVren beste bi zuzenketa onartu ez izana, lehena, "Funtzionario publikoen datu pertsonalak sinadura elektronikoaren bidez babesteko", eta, bigarrena, autonomoei eta enpresaburu indibidualei "zigilu elektronikoak beren jarduera automatizatuan erabiltzeko aukera emateko, horrek segurtasun juridikorik eza eragiten dielako, eta horrek ekonomia eta eraldaketa digitala eskuratzea larriki oztopatzen duelako". "Europako erakunde eta datuak babesteko erakunde guztiek behin eta berriz esaten badute, herritarrek, enpresek eta Administrazioek Ekonomia Digitala konfiantzaz eta segurtasun juridikoz garatu behar dutela, eta, hala ere, badirudi PSOEk eta PPk ez diotela hain oinarrizkoa den gai horri erantzun nahi", deitoratu du senatariak.

Interesatu Zaitez