Lehendakaria Jaialdirako prest dagoen Boisera heldu da

Iñigo Urkullu lehendakariak, Boisera heltzean, Jaialdira munduko txoko guztietatik etorritako jendearekin topo egin du. Giro “ikaragarria” Estatu Batuetan euskal diasporak duen ekimen garrantzitsuenean.

Lehendakaria Boisera heldu da 29Uztaila 29 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

'Irekia' web atariaren arabera, Boisera heldu eta lehendakariaren lehen hitzak komunitateak “euskal sena” mantentzeari lotuta egon dira. Euskal nortasun hori mantentzeak “balio behar digu loturak estutzeko bai ekonomia, gizarte eta baita kultura arloan ere”. Honek, bere ustez,  berebiziko garrantzia du “diasporizazioan”, hau da, euskal gizartearen nazioartekotzean. Mundura irtentzen diren euskaldunek “etxea bat dute hemen”, ziurtatu du lehendakariak. 

Lehendakariak eta euskal delegazioak, besteak beste Uriarte sailburuak eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak, Jaialdiko antolatzaileen harrera izan dute aireportuan. Aukera izan dute ere David Bieter alkatea agurtzeko ongietorria ematera hurbildu baita aireportura. Honen ostean, Jaurlaritzako kideak Bilbon izaten ari zen eta Boiseko “Euzkaldunak” Euskal Etxean zuzenean emititzen ari ziren Kepa Junkeraren kontzertua ikustera joan dira. 

Gaur, uztailak 29, lehendakariak bilera bat izango du C.L. “Butch” Otter Gobernadorearekin; ondoren, Bieter alkatearekin batzarra eta eguneko agenda ofizialarekin amaitzeko, jardunaldia izango du bertoko 30 bat enpresekin. 

Interesatu Zaitez