EAJ-PNVk catalunyar herriaren “eskari demokratikoa” babesten duela adierazi du eta “erabakitzeko eskubidea bideratzea” eskatu du

Kongresuan PDeCATen mozioaren inguruan egin den eztabaidan, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak Estatuaren “jardun homogeneizatzaile eta zentralizatzailea” salatu du

EAJ-PNVk catalunyar herriaren “eskari demokratikoa” babesten duela adierazi du eta “erabakitzeko eskubidea bideratzea” eskatu  du 21Ekaina 21 |
Kongresua

PARTEKATU

EAJ-PNVk  catalunyar herriaren “eskari demokratikoa” babesten duela adierazi du eta  gaur goizean Diputatuen Kongresuan egin den Osoko Bilkuran  PDeCATen ekimenez eztabaidatu den mozioari baiezko botoa emango diola iragarri du.

Hitz egiteko izan duen tartean Mikel Legardak EAJ-PNVren Legebiltzar taldeko diputatuak baieztatu duenez “Estatu autonomikoa ez dago krisian, krisia  Catalunya eta Euskadiren integrazioan ematen delako  Estatuaren aldetik autogobernuaren ahultzea eragin delako”. Legardak gogoratu duenez  Herrialde-Konstituzio izenez ezagutzen dena Catalunya eta Euskadiren bereizitasun politiko historikoa aitortzeko eta beren autogobernu nahiei erantzuteko egin zen arren  “nazio historikoak direla eta erakundeen harreman bilaterala eta autogobernua onartuak ez izanak gaur egun ematen den krisia eragin du”. Zentzu berean, Legardak “Estatuaren ekimen homogeneizatzaile eta zentralizatzailea” eta “berme sistema” kritikatu ditu “desorekatuak eta ez neutralak direla ikusi delako”.

Esandakoagatik guztiagatik Legardak “erabakitzeko eskubidea bideratzeko itun konstituzionala” eskatu du. “Eztabaida hau errealitate hauetarako estatus politiko berriaren inguruan instituzionalizatzen ez dugun bitartean, oraingoa moduko egoerak behin eta berriz ematen direla ikusiko dugu” baieztatu du.

Legardak amaitzeko esan duenez “gai garrantzitsu hauen inguruan ez da zintzotasun osoz eztabaidatu” modernotasun,heldutasun, oreka, aurrerapen eta elkartasun eredu diren beste Estatu batzuetan bai egin duten bitartean,hauen artean Kanada. “Inoiz ez da berandu funtzionatzen duenari  ondo begiratzeko eta ikasbideren bat ateratzeko” amaitu du.

Interesatu Zaitez