Aitor Esteban: “Euskadi eta Estatuaren arteko alde biko akordioa adosteko prest zaudetenean, deitu. Bien bitartean, agur”

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak baieztatu du PP eta Ciudadanos taldeen arteko akordioak "indartu" egiten duela "jeltzaleek hautagai popularrari eman dioten ezetza", "Autonomi Erkidegoen autonomia politikoaren amaiera suposatzen duelako".

eaj, pnv, congreso, investidura, debate, rajoy, ai 31Abuztuak
2016
2016 AbuztuaK 31 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak, Talde Popularraren Gobernuaren bost urteen eta azken egunotan PP eta Ciudadanosen artean izenpetu duten akordioaren kontra aritu da gaur. Bozeramaile jeltzalearen esanetan "azken bost urteotako jardunak argi utzi izan ez baligu ere, izenpetutako akordio horrek eta atzo Mariano Rajoyk esan zuen diskurtsoak argi eta garbi erakusten dute ez zaiela gure botoa interesatzen eta ez dutela beren estrategia bideratzeko asmorik, baizik eta inposaketaren bidez erakundeeen arteko politika bideratzeko baino,EAE hitzartutako eskuduntza markoaren gainetik, botere zentralaren mende dagoen Autonomi Erkidegotzat jotzen segitu nahi dutela”.

“Ematen du Autonomi Erkidegoetako edo udaletako eskuduntzak existitzen ez direla eta dena Estatu boteretsuaren ahalguztidunak egin dezakeela, estatu horren esku hartzeak mugarik ez duelakoan" salatu du Estebanek. Zentzu berean baieztatu du PPk eta Ciudadanosen artean izenpetutako akordioa "Autonomi Erkidegoen autonomia politikoaren amaiera" dela, eskuduntza autonomikoen hustuketa”.

Ildo beretik iragarri duenez "EAJ beti egon da elkarrizketarako prest, baina ez zen sortu Espainiako arazoak konpontzeko" .Zentzu berean baieztatu duenez "akordio bat adosteko prest zaudetenean; etengabe epaimahaietara ez jotzeko; eskuduntza autonomikoak ezerezean ez uzteko eta Estatutua zuzentasunez betetzeko; Euskadi-Estatuaren arteko alde biko akordioa betetzeko eta euskal herritarrak nazio izateko boraondatea aitortzeko prest zaudetenean, dei iezaguzue. Bien bitartean, agur" amaitu du.

Bere diskurtsoan, Aitor Estebanek birpasatu egin du Mariano Rajoyk azken bost urteotan egin duen ibilbidea eta azpimarratu du "arrazoirik ez dagoela" bere hautagaitza babesteko.

Horrela, aurreko legealdian eraman zen "bide zentralizatzailearen" adibide batzuk eman ditu, besteak beste Merkatuaren Batasunerako Legeak, Kirol Lizentzien legeak edo `omnibus´ dekretua; Ertzaintzaren deialdiei behin eta berriz aurkeztutako errekurtsoak, Gobernuko Ordezkariaren jarrera Eusko Legebiltzarraren legeei eta foru arauei" errekurtso bat bestearen segidan jartzeko obsesioarekin"; Espainiako Gobernua euskal siderurgiaren alde egin ez izana; hurbileko tren zerbitzuak edo aireportuen kudeaketa transferitzeari uko egin izana, hori dena Gernikako Estatutuan jasota dagoen arren; LOMCE legea; Oroimen Historikoari dagozkion partidak ezabatu izana, 1936ko Eusko Jaurlaritzaren hainbat agiri Salamankan bahituta izatea edo Estatuko hainbat agiritegi eta museotan gordetzen diren ikurrinak itzuli ez izana.

Estebanek era berean gogoratu duenez Rajoyren Gobernuak "irmotasun osoz eragotzi du EITBren seinalea Nafarroara iristea" eta, aldi berean, "Nanclaresbidea eragotzi du eta zigorren betepenari buruzko arau markoaren transposizio iruzurtia bultzatu du" eta, horrez gain, "ez du urrats bakar bat eman Euskadiren normalizazioaren alde”. Jeltzaleen bozeramaileak era berean salatu du PPren Gobernuak Zigor Kodearen erreforma bultzatu duela "bere baitan betirako espetxe zigorra aurreikusten duena" edo "Euskal Y trenbidearen adar atlantikoaren kudeaketa ezin okerra egin du eta bertan behera utzi du" eta kritikatu du ez dela kupoaren legea eguneratu eta Gizarte Segurantzaren kutxa hustu duela Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa Euskadira ekartzeari uko egin dion bitartean. Amaitzeko esan du azken urteotako politika ekonomikoa ez dela egokiena izan "ez ikuspuntu sozialetik ezta Estatuaren oinarri ekonomikoen erreformari dagokion aldetik ere".

Estebanek, atzo popularren hautagaiari entzun ondoren egin bezala, gaur ere baieztatu duenez "ez nuen horren diskurtso zaharkitu eta arduragabea espero, txarrerako harritu ninduen eta oso kezkatuta utzi ninduen". Era berean esan duenez Mariano Rajoyk "uste du denok bere hautagaitza sorostera derrigortuta gaudela", baina Aitor Estebanek baieztatu du eragile politiko askok eta hedabide askok jeltzaleei begiratzen zieten arren "EAJ ez da sortu bere printzipioen gainetik Espainiari egonkortasuna emateko, eta hori ez da bere helburua. Euskal nazio nortasunari bidea emateko eta bere burujabetza gauzatzeko sortu zen. Erantzukizun hori gugandik urrundu ezazue, horretarako baitaude Espainiako alderdi handiak, PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanos, alegia".

Hain zuzen ere, alderdi horiengana zuzendu ditu Estebanek kritika batzuk .Zentzu horretan PSOEri egotzi dionez "azken bi hilabeteak jeltzaleen eta catalunyarren botoa bultzatzen eman ditu, eta horretan ere Iglesias jauna ere ez da erreprimitu, zalantzarik gabe esan baitu gure botoa Rajoyren aldekoa izango zela". Gauza bera esan du Ciudadanos taldeaz" beste garai bateko Espainiaren ideia defendatzen duen alderdi intransigentea, agerian geratzearren edozein biraketa egiteko gai dena".

Amaitzeko, Aitor Estebanek salatu egin du Mariano Rajoyren gobernua izan dela " Parlamenturik gabe gobernatu duen bakarra, aurrera egin du botere legegileari kasurik egin gabe, Zuzenbide Estatuaren gainetik botere banaketa kontuan hartu gabe eta berena inposatuaz" eta gaineratu duenez "azken hamar hilabeteetatik hona nahi izan duena egin du eta besteok ez dugu jakin behar funtzioko egoeran egoteagatik dagokionaren arabera ari ote den edo mugatik kanpo ari den". Zentzu honetan Auzitegi Konstituzionalari egotzi dio erantzukizuna "bizia jokoan balu bezala ari da funtzioko Gobernuak Catalunyako Parlamentuari aurre egiteko eskatu dion guztietan, baina ez du prisarik izan Gorteek egin dezaketen kontrol lanari buruz ebazteko orduan”.

 

Interesatu Zaitez