EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Agiriak

Prentsa aretoa

Agiriak

Argitaratutako azkenak

  • 2015/01/27

    Manifiesto Hassanna AAlia

    • Mota: Agiria
    • Formatoa: DOC
  • 2015/01/26

    Euzkadi Buru Batzarraren agiria Sabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrenaren kariaz

    • Mota: Agiria

    Sabino Arana Goiri duela 150 urte jaio zen, gaur ezagutzen dugun Bilbo hiria existitzen ez zen garaian. Euskal gizartean krisia orokortu zen denboran jaio zen. Gainbehera garaiak ziren haiek, aldaketa sozial eta politiko sakonak eman ziren denborak. Euskal herrialdeetan mendeetan garatu zen bizikidetza instituzional eta politikoa indargabetuta geratu zen bi guda ankerren ondorioz. Batasun konstituzional berria inposatu zen orduan, bere azken koloniak galtzen ari zen espainiar monarkiaren agindupean. Ideiak globalizatu ziren: zentralismoa, liberalismoa... eta ekonomian ere bai. Iraultza industrialak berarekin ekarri zuen kapitalismo basatia, eta aginte taldeek ‘kapitala metatzen’ zuten herri honetan aurkitu zituzten baliabide naturalak ustiatuz eta bertako herritarrak eta kanpotik etorri ziren langileak esplotatuz.

    Sabino Arana krisi sakon haren erdian agertu zen. Bere pentsamoldea pizgarri ahaltsua izan zen eta bere deiadarrak desagertzeko zorian zegoen kontzientzia iratzartzea lortu zuen. Euskararentzat izan zen haren lehen aldaba-hotsa, euskal herriaren nortasun ezaugarririk behinenaren alde eman zuena. Berak ere galdua zuen hizkuntza. Baina, ekinaren ekinaz, bere inguru hurbilean berreskuratzeaz gain, bultzada handia eman zion gramatikan, ortografian eta etimologia arloan. Esparru publikora eramatea lortu zuen, hizkuntza babestuta zegoen nekazal esparrutik atera eta hirira eraman zuen. Garai hartako pentsalari eta intelektualak ere mugiarazi zituen, beren azterlanak euskal hizkuntzaren inguruan egin zitzaten.

     

    Eta hizkuntzarenarena eman ondoren, kolektibitate bat –Euskaldunen Herria– identifikatzeko ezaugarria hartu zuen, eta hiritargoa Herri izateko borondatearekin lotu zuen. Herriak naziotzat aitortu zuen bere burua. Subjektu politiko hark, autogobernu mendeak partekatu zituen bere antolaketan eta foruetan oinarritutako erakundeetan, baina bere errealitatea ez zuen ordura arte ‘osotasun’ batean ulertu. Sabinok XIX. mende amaierako korronte erromantikoekin konektatu, eta bere inguruan aplikatu zuen garai hartan Europan eraikitzen ari ziren nazionalitate haien printzipioa.

     

    Halaxe sortu zen Euskadi egitasmo politiko gisa, eta halaxe sortu zen orduko goibururik esanguratsuena: “Euskadi euskotarren aberria da”. Berritzailea, apurtzailea, demokrata, pragmatikoa izanik, Sabino Aranak bere ideala garatu zuen bere kausarako kontzientziak irabazteko helburuarekin. Sinbolo batzuk eman zizkion: bandera bat –Ikurrina– eta himnoa –Eusko Abendaren Ereserkia–. Eta, azkenean, indar guztiak metatu zituen bere helburu guztiak lortzeko tresna sortzeko: Euzko Alderdi Jeltzalea.

     

    150 urte igaro dira Sabinok Albiako etxean lehen argia ikusi zuenetik. Munduak mila bira eman ditu harrezkero. Euskadik, Sabinok izendatu zuen herriak, bera bizi izan zen garaian ia pentsaezina zen modernotasun, gizarte kohesio eta garapena gozatzen du gaur egun. Euskara, atzeraldi egoeran zegoen hizkuntza hura, bere normalizaziorako bidean dago gaur egun. Nazio kontzientzia euskal herritarren gehienen baitan zabaldu da, eta zazpi euskal herrietatik hiruk, Euskal Autonomi Erkidegoa osatzen dutenek, aurrera egiten dute orain autogobernuan, lehendakari jeltzalea buru den erakundeekin eta berak diseinatu zuen banderaren babespean.

     

    Sabino Aranak gogora ekarri zituen planteamendu politiko haietako asko garatzen hasi dira berak sortu zuen tresnaren bidez –Euzko Alderdi Jeltzalea–. Sabinoren ideien jarraitzaileek beren onena eman dute euskal aberriaren alde eta Herri honen askatasuna lortzeko helburu irmoarekin.

     

    Sabino Aranaren aktibismoak kontzientziak iratzartzea bilatzen zuen, atxikimenduak lortzea. Jazarria, isildua, zigortua izan zen arren, Aranak ez zuen inoiz mendekua bilatu. Ez zuen bortxakeriarik erabili. Guztiz alderantziz, hitzarekin erantzun zion bidegabekeriari, demokraziarekin. Bere jarraitzaile sutsuenek berdintsu egin zuten: José Antonio Agirrre, Lizardi, Lauaxeta, Landaburu, Ajuriagerra, Uzturre, Elbira Zipitria edo Koldo Mitxelena. Aurrerakoiak eta europazaleak ziren eta humanismoan oinarri, demokraziaren aldeko borroka egin zuten 1936ko altxamenduarren kontra, frankisten diktaduraren kontra, II. Mundu Gerran Hitler eta nazien kontra, Europar Batasuna eraikitzen lagunduz eta Europako hizkuntzarik zaharrena desagertzea saihestuz.

     

    Gaur harro gaude Sabino Aranaz eta, Euskadi aberria eraikitzeko ekinean, berak hasitako bideari jarraipena eman ziotenen ibilbideaz. Euzkadi Buru Batzar honek, Sabino Aranak orain 120 urte sortu zuen erakundearen oinordekoa den aldetik, gaur aldarrikatu nahi du euskal aberri askea eraikitzeko duen konpromisoa. Bere sorreratik duen konpromiso bera.

     

    Gaur egun ere, gizartearen eraldaketa sakona bizi dugu. Globalizazioa, milaka familien ongizatea zamatu duen krisi ekonomikoa, Estatu kontzeptuaren krisia, jarduera publikoaren zati baten izen ona galtzea –hainbat jarrera lotsagarrien eraginez–, Herri hau odolostu eta Euskadiren izena hamarkada luzeetan zikindu duen bortxakeria bidegabea gainditzeko beharra… Horiek dira euskal gizartea, subjektu politiko den aldetik, etorkizunera begira gainditu nahiko lituzkeen erronkak.

     

    Aberri askea nahi dugu, bai, baina emakume eta gizon askeek osatua. Hiritargoari bizitza kalitatea emango diona, aberri hau guretzat eta gure ondoren etorriko direnentzat etxe erosoa izan dadin, etorkizun itxaropentsua eskain dezan Euskadin bizi garen guztiontzat, sorterriagatik, erlijioagatik edo baldintza politiko edo sozialengatik ezberdintasunik egin gabe. Aurrerapena, lana, justizia soziala eta babes publikoa behar duten guztientzat, horiek dira Alderdi honek dituen lehen helburuak, guztien gainetik lehenetsiko dituenak. Pertsonarik gabe ez dago ez aberririk ezta herririk, eta haien ongizatea da eta izango da EAJ-PNVren lehen helburu eta ataza.

     

    Bizikidetzarik gabeko nazioa porrot egiten duen esperimentua da. Hortaz, gure gizartea hamarkadatan zatikatu duen bortxakeriaren orrialde iluna itxi behar dugu. Diktadura sufritu dugu, errepresioa, giza eskubideak urratu dituen terrorismoaren tirania. Eta orain, Euskadik bere historiaren liburua bakearen orrialdetik zabaldu nahi du, bizikidetza eta askatasunaren orrialdea; historiak bi mende luzetan ukatu dizkion eta Sabino Aranaren deiak aldarrikatu zituen bakea, bizikidetza eta askatasuna. Albait arinen ekin behar diogu orain arte bizi izan dugun gatazkaren ondorioak gainditzeari – erakunde armatuaren desmilitarizazioa, egin den min bidegabea aitortzea, presoen –birgizarteratzea eta ETAren amaiera egiaztagarria– hori guztia egindakoan, euskal herritarren arteko nazio itun berria egiteari ekin diezaiogun, eta gure estatus politikoan eta gure Herriaren jatorrizko subiranotasuna berreskuratzeko ahaleginean behin betiko jauzia eman dezagun.

     

    Akordio horren oinarrian egongo dira, ezinbestean, Euskadi subjektu politikotzat aitortzea, Europar Batasunaren barruan harreman juridiko-instituzionalen marko berria zehaztea eta hiritargoari bere etorkizuna askatasunez aukeratzeko duen eskubidea aitortzea.

     

    Orain arte, gure historia osoan egin izan dugun era berean, gure ekimen instituzionala uztartuko dugu demokraziarekin eta herriaren borondateari zor zaion errespetuarekin. Lasterbiderik hartu gabe eta oinak lur gainean tinko. Euskal gizartea nahi dugu bidelagun. Sabinoren goiburua errealitate egitera eramango gaituen bidea egin dezagun, mende batean bihotzak goratzea eta kontzientziak astintzea lortu duen esaldi sinple eta boteretsua goiburu: Euskadi euskotarren aberria da.

     

  • 2014/09/17

    Adierazpena: Eskoziako erreferenduma

    • Mota: Agiria

    Irailaren 18an Eskoziar herriak bere independentziaren inguruan egingo duen erreferendumaren kariaz, Convergència Democràtica de Catalunya (CDC), Nieuw-Vlaamse Alliantie (N-Va) eta Eusko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV) alderdiok honako adierazpen hauek egin nahi ditugu:

    Lehena.- Eskoziar Nazioa agurtzen dugu eta herritarrak zoriondu nahi ditugu, Herri gisa dagokien eskubidea oinarri, erreferendum bidez askatasun osoz eta demokratikoki erabakiko baitute Eskoziaren etorkizuna.

    Bigarrena.- Eskoziar gobernuak azken hamabost urteotan garatu izan duen administrazio zuzen eta eraginkorraren ondorioz -1999 urtean eratu zen aro modernoko lehen eskoziar gobernua- bere autogobernua indartzen lagundu du, herritarrek balorazio positiboa egin dute, eta ondorioz Eskoziar Herriak berak bere nortasuna sendotu dela ikusi du. Horrek guztiak lagundu du orain eskoziar herriak bere etorkizuna erabakitzeko izango duen aukera errealitate bihurtzea. 

    Hirugarrena.- “Unionista” deitzen diren Bretainiar alderdiei aitortzen diegu erakutsi duten sen ona eta sentsibilitatea -kontserbadoreak, laboristak eta liberal demokratak- Eskoziar Alderdi Nazionalista-Scottish National Party (SNP) alderdiak 2011ko maiatzaren 5ean gehiengo absolutuz irabazi ondoren, naturaltasun osoz onartu izan dutelako Eskoziaren etorkizuna eskoziar hiritargoaren borondatearen oinarrian eraikitzea. Zentzu horretan, London eta Edinburgoko gobernuen artean Eskoziar Herriaren asmo politikokoari bidea emateko garatu izan den elkarrizketa baloratzen dugu. Elkarrizketa honen fruitu izan zen 2012ko urriaren 15ean Erresuma Batuko Lehen Ministro, David Cameron, eta Eskoziako Ministro Nagusi, Alex Salmond-en artean izenpetu zen Edinburgoko Akordioa, zeinen bidez erreferenduma egingo zela eta nola egingo zen hitzartu baitzen. Bretainia Handiak, bere gobernuak eta bretainiar hiritargo osoak errespetu eta hiritartasun eredu bikaina eskaini dute.

    Laugarrena.-Politikatik urruntzea nagusi den aldi honetan, erreferendumerako kanpainak eta eragile nagusiek, “Yes Scotland” batetik eta “Better Together” bestetik, beren proposamenak jendartean zabalduz eta publikoki egin diren eztabaiden bidez, hiritarra protagonismo politikoaren erdigunean kokatu dute, gizartea politikarekin berradiskidetzea ahalbidetuz .

    Bosgarrena.- Aurrerapen esanguratsua da Estatu berriaren eraikuntza herritarrek askatasunez adierazitako herri borondatean oinarrituta eraikitzea, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmenaren 1.1. artikuluak ezartzen duena betez herri guztiek dute askatasunez erabakitzeko eskubidea. Eskubide honetaz baliatuta, beren estatus politikoa erabakitzen dute eta beren garapen ekonomiko, sozial eta kulturala askatasunez bilatzen dute”.

    Zentzu honetan, ulertu egiten dugu eskoziar eredua eredu laudagarria dela herriaren borondatearen adierazpena lehenesten duelako, eta herrien erabaki eskubidea  Estatuen lurraldea osorik mantentzeko printzipioaren gainetik jartzen duelako, printzipio honen barruan, demokraziaren kontra eginez, antzinako estatu egitura historikoen atabismoa mantentzen delarik. Zentzu honetan gogoratu behar dugu antzinako estatu egiturak, hainbatetan, guda eta gatazken gainean eta nazio gutxiengoak desagerraraztearen bidez eraiki direla.

    Eskoziar auziak indartu egiten digu Estatuen barruan eta Europar Batasunaren barruan izan daitezkeen gobernu arazoen konponbideak errespetuaren, elkarrizketaren, negoziaketaren eta akordioaren eskutik etorri behar duelako ustea. Era berean, konponbidea zentzu praktikoaren aplikaziotik eta dogmatismo orotatik aldentzetik etorriko da, emaitza eta egoera zentzugabe eta eztabaidagarriak saihestea xede.

    Seigarrena.- Adierazten dugu gure alderdiek, beste europar nazioetako alderdiak diren neurrian, ez dutela eztabaidetan inplikatu behar ezta ere eskoziar herriaren erabakian sartu behar. Eskoziar Herriak askatasun osoz erabakiko du erreferendumean planteatu den galderaren inguruan.

    Dena dela, Scottish National Party alderdiari gure solidariotasun osoa adierazi nahi diogu, eta Eskozia independentea Europar Batasunaren barruan subjektu politiko bilakatzeko proposamena Batasuneko Erakunde guztiek eta Estatu Kideek errespetatu beharko luketela uste dugu, europar eraikuntzaren izpirituarekin bat datorrelako eta Batasunaren Hitzarmenaren 2. artikuluan ezarritako baloreak betetzen dituelako (gizakien duintasuna,askatasuna eta demokrazia errespetatzea).

    Zazpigarrena- Eskozia prozesu honetan garaile irten dela aldarrikatzen dugu, erreferendumak -ariketa demokratiko bikaina- hiritarrek beren patua erabakitzea ahalbidetzen duelako. Era berean baieztatu nahi dugu erreferendumaren emaitza dena delakoa izan dela -Eskozia Erresuma Batuaren barruan jarraitzea edo Eskoziar estatu independentea eratzea-, eskoziar herriaren etorkizuna eskoziar herriaren erabaki askearen adierazpen bidez erabakiko dela. Eskoziar eredua askatasun erreferentea da Europa osoarentzat eta bere Herri guztientzat.

    Edinburgon, 2014ko irailaren 17an

     

12 orrialdetik 1.a

Agiri gehiago

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Archivo
  • Iritzi Artikulua
  • Iritzi Artikulua
  • Audio
  • Kartela
  • Compromiso
  • Comunicado
  • Ondorioak
  • Kurrikulumak
  • Debateak
  • Adierazpena
  • Declaraciones institucionales
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Liburuxka
  • Txostena
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Agiria
  • Manifiesto Aberri Eguna
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Hitzaurrea
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak

Egitasmo Politikoa

2014/05/02

Euskadi gehiago, Europa berrianleer más

2012/10/04

Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurreraleer más

2011/10/26

2011ko Hauteskunde Orokorrak leer más

2011/03/30

2011ko Udal eta Foru hauteskundeakleer más

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2015/05/26

González en El CorreoGehiago irakurri

2015/05/26

Aburto en El CorreoGehiago irakurri

2015/05/26

Olano en Noticias de GipuzkoaGehiago irakurri

Iritzia

2015/04/21

Kentzen, hartuten, batuketanGehiago irakurri

Amaia Espinosa  (Berria)

2015/04/21

La cultura, otra vez marginada en Vitoria-GasteizGehiago irakurri

Iñaki Prusilla  (Diario de Noticias de Álava)

2015/04/01

El elemento aglutinante de la izquierda abertzaleGehiago irakurri

Maria Eugenia Arrizabalaga  (El Diario Vasco)

2015/03/29

Jabal TariqGehiago irakurri

Aitor Esteban  (Deia)

2015/03/28

Más pan y menos circoGehiago irakurri

Koldo Mediavilla  (Deia)