Agenda

Martxoak 29, Ostirala


11:00

Imanol Pradales EAJ-PNVren Lehendakarigaiak adierazpenak egingo ditu egungo egoera politikoaren inguruan.

Balmasedako San Roque Hotelean

Martxoak 30, Larunbata


11:30

Imanol Pradales EAJ-PNVren Lehendakarigaiak demokraziaren balioa aldarrikatzeko egingo den ekitaldian hitz egingo du. Bertan izango dira Eusko Legebiltzarreko presidente eta Gipuzkoako zerrendaburu, Bakartxo Tejeria; Nafarroako Parlamentuko presidente Unai Hualde; Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza; Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Xabier Ezeizabarrena; Arabako Batzar Nagusietako presidente Irma Basterra; Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiaren idazkari Jane Eyre Urkieta; eta EAJ-PNVren Arabako zerrendaburu Joseba Díez Antxustegi, talde jeltzaleko burukide eta alderdikideekin batera. https://labur.eus/ovtMF

Intxortako Atean (Elgeta)

Martxoak 31, Igandea


11:30

EGIren Aberri Kontseiluaren Idazkari Beatriz Berlangak, Europako Hauteskundeetarako EAJ-PNVren hautagai Oihane Agirregoitiak; EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradalesek; Iñigo Urkullu Lehendakariak; eta Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek hitza hartuko dute EAJ-PNVk Aberri Eguna ospatzeko Bilboko Plaza Barrian egingo duen jaian.

 

Bilboko Plaza Barria

ZUZENEAN

Apirilak 03, Asteazkena