Unai Rementeria: “EAJ-PNV euskal eskaintza politikoan lasaitasuna eta segurtasunaren bermea da”

“Gizartearen lehentasunak ez dira ez inkestak ezta besteek egin dezaketen proposamen salbatzaileak. Gizartearen lehentasunak pertsonak eta enplegua dira”, esan du Unai Rementeriak, Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJ-PNVren EAJ-PNVren hautagaia, BizkaiaGO! ekimenean Lemoan

Unai Rementeria: “EAJ-PNV euskal eskaintza politikoan lasaitasuna eta segurtasunaren bermea da” 24Urtarrila 24 |
Bizkaia

PARTEKATU

EAJ-PNVk Bizkaian abian jarri duen parte hartze ekimenak bere garapenaren urrats berria eman du gaur Arratian. Gaur goizean, bailara osoko ehun bat herritar elkartu dira Lemoako kiroldegian, ekonomia suspertzeko lanean laguntzeko. Bertan, Unai Rementeriak Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak, adierazi du EAJ-PNV euskal eskaintza politikoan lasaitasuna eta segurtasunaren bermea dela. “Gizarteak badaki EAJ lasaitasunaren bermea dela. Jende prestatua gara. Guk ez dugu esperimenturik egingo. Dakiguna egingo dugu: kudeaketa lan ona eta lasaitasuna eskainiko dugu. Hiritarrei segurtasuna emango diegu, kalitatezko gizarte zerbitzuekin eta bizitza kalitatearekin. Segurtasun eta konfiantza hori berori emango diegu enpresei eta ekonomiari. Euskal eskaintza politikoan lasaitasuna eta segurtasunaren bermea da, esan du.

Rementeriak alderdi abertzalearen lehentasunak argi utzi ditu: “Gure lehen lana da gizarteak zer nahi duen jakitea eta horretarako, hiritargoari entzun behar zaio. Hori da EAJ azken hilabete hauetan BizkaiaGo ekimenaren bidez egiten ari dena. 800 pertsonei entzun diegu eta ekitaldi hauetan guztietan gauza bat geratu da argi eta garbi: gizartearen lehentasunak ez dira ez inkestak ezta besteek egin dezaketen proposamen salbatzaileak. Gizartearen lehentasunak pertsonak eta enplegua dira, eta horiek dira baita ere gure alderdiaren lehentasunak”.

Aktu berean, Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxak konbentzituta baieztatu duenez “pertsonei entzutea da herria eraikitzeko modurik onena”. “egunetik egunera beren udalerriak bizitzeko eta hazteko leku bihurtu nahi dutenen iradokizunak entzun eta beren beharrizanak kontuan hartu behar dira” esan du Lemoan BizkaiaGo! ekimenaren barruan egin den ekitaldian.

EAJ-PNVk Bizkaian abian jarri duen ekimen hau herrialde osoa zeharkatzen adi da mila bizkaitarrek etorkizunera begira eta enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko dituzten proposamenak jasotzeko. Horrela egin du orain arte Getxon, Lekeition, Barakaldon, Derion, Zallan, Basaurin, Durangon eta gaur Lemoan.

Arratiar herriko kiroldegian elkartu diren ehun bat emakume eta gizonei egin zaien ongi etorrian, Bizkaiko jeltzaleen buruak zera adierazi du “Arratia ere ez da krisitik libratu. Baina, aldi berean, bada erakunde publiko eta pribatuen artean egin den lan beharrezko eta derrigorrezkoaren bidez, iluntasunen gainetik argiak jarri ahal direla erakusten duen adibidea”. Atutxak azaldu duenez “horren adibiderik argiena da Bizkaiko Foru Aldundiak iragan uztailean Eskualdea Biziberritzeko jarri zuen Plana”, zeinen bidez 65 arratiarrak lan merkatuan sartzea lortu den. Azken urte hauetan 6000 lanpostu izan dira Bizkaiko herri erakundeak 50 milioi euro inguru inbertituta sortzen lagundu dituen lanpostuak.

Bizkaiaren etorkizuna

Eta, Bizkaiaren etorkizunaren alde lan egiteko modurik onena da "denon artean, elkarren eskutik, hiritarren ongizatea hobetzeko helburuarekin egitea. Eta, horretarako, hiritarrari entzun behar zaio. Horregatik sortu zen BizkaiaGo!, pertsona delako gure jardun politikoaren helburua" gogoratu du Atutxak. "EAJ-PNVren aldetik, konbentzituta gaude horrela eginik, herri honetako emakume eta gizonen laguntasunarekin, herri honi itxaropena, ilusioa eta etorkizuna bueltatzea lortuko dugula" baieztatu du Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, bertaratutakoei bere presentzia eta ekarpenak eskertu baino lehen.

Eta, hain zuzen ere, Arratia eskualdeko udalerri guztietatik heldu diren ehun bat emakume eta gizonak dira BizkaiaGO! ekimenaren protagonista nagusiak. Adin eta egoera ezberdineko hiritarrak, EAJ-PNVrekin inolako loturarik ez dutenak, eta gaika antolatu diren mahaietan parte hartu izan dutenak (enplegua eta suspertze ekonomikoa; gizarte politikak; ingurumena; turismoa eta merkataritza; kultura eta sormen industriak; gazteria eta kirola; parte hartzea eta teknologia berriak; landa garapena, eta hezkuntza eta prestakuntza) talde jeltzaleak Eusko Jaurlaritzan, Bizkaiko Foru Aldundian eta inguruko udaletan dituen herri kargudunekin batera. Ekimen honen bidez euskal gizartearen aniztasuna baliatzea bilatzen da etorkizunerako gai garrantzitsu batzuen inguruan hausnartzeko, eta denon artean gizarte heldua sortzen joateko.

Lemoako kiroldegian izan direnen artean egon dira Lehendakaritza diputatua eta Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia den Unai Rementeria; Pilar Ardanza, Iosu Madariaga, Josune Ariztondo eta Irene Pardo foru diputatuak, eta alkatetzarako hainbat hautagai, besteak beste, Iñaki Barrenetxea (Lemoa), Arkaitz Amuriza (Areatza), Begoña Llano (Arantzazu), Josune Gorospe (Dima), Alberto Etxebarria (Artea), Andere Ortuzar (Igorre) eta Eusebio Larrazabal (Zeanuri).

Atutxak berriro gogora ekarri nahi izan du EAJ-PNVren konpromisoa dela 2015eko udal eta foru hauteskundeetarako egingo den hauteskunde programan parte hartze ekimen honetan jasoko diren proposamenik interesgarrienak sartzea. Jasotakoan, hurrengo urratsa izango da mahai bakoitzean aurkeztu diren proposamenak txostenetan jasotzea. “Hitza ematen dizuegu: irakurri egingo ditugu, aztertuko ditugu eta partekatu egingo ditugu. Guretzat oso material garrantzitsua da lehen eskutik datorrelako" eskertu du Bizkaiko jeltzaleen buruak.

Audio cas_eus: Unai Rementeria

Interesatu Zaitez