Tapiak eta Abalosek berriro ekin diote erakunde arteko lankidetzari eta AHTaren obren erritmoa azkartzeko konpromisoa hartu dute

Otsailaren 13an, Madrilen, bilera teknikoa eta xehatua egitea adostu dute, euskal agendan gauzatzeko dauden azpiegituren inguruko gaiei berriro ekiteko helburuarekin

Tapiak eta Abalosek berriro ekin diote erakunde arteko lankidetzari eta AHTaren obren erritmoa azkartzeko konpromisoa hartu dute 22Urtarrila 22 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministro Jose Luis Abalos gaur goizean bildu dira Donostian, lankidetzari berriro ekiteko eta euskal agendan gauzatzeko dauden azpiegituretako gaiei beste bultzada bat emateko.

Sailburua eta ministroa bildu dira, otsailaren 13an Madrilen egingo duten bilera batean gauzatzeko dauden gaiak, zehaztasunez eta ikuspegi teknikotik, zein ordenan aztertuko dituzten adosteko.

Zehaztu beharreko gaien artean, lehentasunezkotzat jo dituzte Abiadura Handiko Trenaren obrak amaitzea eta euskal hiriburuetara AHTaren sarrera-operazioen finantziazioa diseinatzea. Etorkizunean, bertan nahastuta egongo diren toki-erakundeekin ere aztertu beharko da diseinu hori.

Halaber, otsailaren 13an Arantxa Tapia eta Jose Luis Abalos bilduko dira, euren taldeak aldamenean dituztela, ondorengo gai hauek bultzatzeko:

- Korridore atlantikoaren egoera, Madril – Gasteiz (Euskal Y-a) — Dax lehentasunezko Europa barneko trenbide-sare gisa:

  • Euskal Y-a – Dax — Bordele loturaren egoera.
  • Burgos – Vitoria/Gasteiz AH lotura
  • Nafarroaren eta Euskal Y-aren arteko AH lotura

- Euskadiko trenbide-sare berriaren egoera eta garapena: 2006ko apirilaren 24ko lankidetza-hitzarmena —2017ko abenduaren 27an eguneratua—, Estatuko administrazioaren, EAEko administrazio nagusiaren eta Adif-en artekoa, trenbide-sare berria eraikitzeko.

  • Vitoria-Gasteizko AHko geltoki berriari, lurperatzeari eta sarbideari buruzko informazio-azterketaren egoera.
  • Bilboko (Abando) geltoki berriari, lurperatzeari eta sarbideari buruzko informazio-azterketaren egoera.
  • Donostiako Abiadura Handiko Trenaren geltokia (Agintzea).
  • Ezkio-Itsasoko geltokia (Agintzea).
  • Astigarragako geralekua (Agintzea).
  • Larrialdiko galeriak, Bergara eta Astigarraga artean jada eraikita dauden tarteak (Agintzea).
  • Jarduketa gehigarriak (Gipuzkoako adarreko 5 tartetan egindako obrek kaltetu dituzten iturburuak konpontzea) (Agintzea).
  • Astigarraga–Oiartzun–Lezo Informazio Azterketa idazketa-fasean. (Eraikuntza-proiektuak, finantziazioa eta eraikuntza agintzea).

- Trenbide-sare berriaren (Euskal Y-a) eta bere konexioen informazio-azterketen, eraikuntza-proiektuen eta obren egoera orokorra:

  • Adostutako plangintzaren gaineko atzerapenak.
  • Obrak amaitzeko datak.
  • Bilboko (Abando) eta Vitoria-Gasteizko geltokiak eta lurperatze-lanak finantzatzeko akordioa.
  • Zaratamo-Bilbo tartean eta Arkauteko lotunean, gainegiturako instalaziotarako eta obretarako agintzea zabaltzea.
  • Burgos – Vitoria/Gasteiz Obren eta Proiektuen plangintza.
  • Nafarroa – Euskal Y-a lotuneari buruzko informazio-azterketa.
  • Agintzearen xede diren proiektuen tramitazioaren eta onarpenaren kudeaketa hobetzea.

- Hegoaldeko trenbide-saihesbidea. Sustapen Ministerioaren, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Adif-en arteko hitzarmena, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko.

  • Informazio Azterketa aldatzea, eraikuntza-proiektuak idaztea eta plataforma-obrak egikaritzea, Serantesko Tunelaren eta Bilboren (Olabeaga) artean. 1. FASEA
  • Barakaldo (Kadagua) – Arrigorriaga tartearen informazio-azterketa idaztea. 2. FASEA

Irungo egungo tren-geltokiaren esparruan hiri-berroneratzea eta hura garatzea.

- Loiolako Erriberetako (Donostia) aldageltokia Renfe eta Euskotren artean

- Trenen transferentzia.

-  Intercity, Euskal Y-a zerbitzuak.

- Transferentziak portuen

  • Pasaiako portua.
  • Bilboko portua (kudeaketa-transferentzia)

- Aireportuen transferentziak

- Jundizko plataforma multimodala eta tren-autobidea.

Lezoko Terminal Intermodala eta Logistikoa sustatzea

Sailburuak eta ministroak bilera aprobetxatu dute Lezoko terminal intermodala eta logistikoa garatzeko bi erakundeen arteko lankidetza-protokoloa izenpetzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak honako hau adostu dute: Lezo – Gaintxurizketako terminal intermodala eta logistikoa garatzeko behar diren eraikuntza-proiektuak eta informazio-azterketa prestatzeko behar den lankidetza prestatzea.

Lezoko terminalari esker Pasaiako portuaren erabilera dinamizatu ahal izango da. Hala, itsasoz helduko diren merkantziak trenera eraman ahal izango dira edo alderantziz, portua Euskal Y-arekin lotuz; era horretan, Gipuzkoako industriek eta ingurukoek baliatu ahal izango dituzten mugaz gaindiko trenbideen eta portuen arteko operazioak eta funtzio logistikoak gauzatuko dira. Horrek, pixkanaka, Pasaiako Badiako hiri-perimetroaren gainerako zatian trafiko astuna murriztea ahalbidetuko du. Horretarako, Lezoko terminalak hiru trenbide-zabalera izango ditu: Nazioarteko Trenbide Batasuna (UIC) edo estandarra, Iberiarra eta Metrikoa.

Jarduketa hori “lehentasunezko interes” gisa kalifikatu da eta trenbidea kate logistikoan integratzea onartzen du.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez