Rementeria eta Aburtok Bizkaiko eta Bilboko gazteriaren alde apustu egin dute Gaztepolis jardunaldietan

Unai Rementeriak eta Juan Mari Aburtuk, ahaldun nagusirako eta Bilboko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak, hurrenez hurren, Gaztepolis Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako Gaztepolis jardunaldietan parte hartu dute arratsalde honetan. Egitasmo honen helburu nagusia da Bizkaiko gazteriari prestakuntza esparru berri bat ematea

Rementeria eta Aburtok Bizkaiko eta Bilboko gazteriaren alde apustu egin dute Gaztepolis jardunaldietan 12Abenduak
2014
2014 AbenduaK 12 |
Bizkaia

PARTEKATU

Jardunaldiak bihar izango dute jarraipena Jon Urresti soziologoaren ‘Gazteak eta politikarenganako desilusioa. Ikuspegi soziologikoa’; Maitane Leizaola, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol eta Gazteriaren zuzendari nagusiaren, ‘Parte hartze prozesuak erakundeetatik abiatuta’, eta Jonatan Moreno, Iritziak Batuz enpresako teknikariaren ‘Etorkizuneko parte hartze mekanismoak’ hitzaldiekin.

Bizkaia prest

Unai Rementeriak bere hitz egiteko txanda, izenburupean, ‘Bizkaia, gazteen aukera lurraldea’ partekatu nahi izan du beren enpresak aurrera ateratzea lortu duten Bizkaiko gazte birekin. Gazte hauek aurkeztu ditu Bizkaia aukera herrialdea dela erakusten duten proba bizitzat. Bizkaiko Ahaldun Nagusirako EAJ-PNVren hautagaiak gazteei hitz egin nahi izan die, ez soilik gazteak diren aldetik, baizik eta pertsonak diren heinean "gazteria gehiegi erabilitako kontzeptua delako, adin artifiziala da eta ez buruko gaitasuna edo pertsona gisa dituzuen ardura edo baloreak adierazten duen zerbait”.

Rementeriak adierazi du adin tarte guztiek dituztela beren arazoak, ez soilik gaztaroak. Ildo beretik, ahaldun nagusi aukeratua baldin bada izango duen egitasmoa aurreratu nahi izan du "Enplegua sortzeko premia dut abiaburu, enplegurik gabe, ezer ez dagoelako. Enplegurik gabe ez dago etxebizitzarik, ez familiarik,ez seme-alabarik, ez aisialdirik ezta bizitza egitasmorik.... Baina, erakundeok ez dugu enplegua dekretuz sortzen. Enplegua enpresek sortzen dute, pertsonek, ekintzaileek. Eta erakundeok enpresa eta pertsona hauei lagundu behar diegu baldintza onenak sortzen. Aldundiak egin egiten du. Aldundiaren enplegu planak 2012 urtean 6.407 lanpostu eta 3.381 enpresa sortzea ekarri du. Hamar kontratutik bederatzi pertsona gazteei egin zitzaien. Kontratu hauen erdiak 12 hilabeterik gorako iraupena zuten eta bosteko bat mugagabea zen. Aldundiak 917 enpresa babestu ditu, denak gazteek sortuak eta 3000 gaztek jaso dituzte ikastaroak, masterrak edo praktikak egiteko laguntasunak" zehaztu du.

Bizkaiko Foru Aldundirako hautagai jeltzaleak azpimarratu duenez, enplegua eta ekonomia hobetzeko apustua Bizkaia internazionalagoa egitetik igaro behar du ezinbestean: “It’s the time for Biscay”, esan du ingelesez. "Mundura ireki behar dugu, aukerak munduan daudelako. Mundua da gure aukera eta zuen aukera. Bizkaiak harremanak sortu behar ditu Boston, Mexiko, Canada edo Singapurren aurkitzen diren aukera zentruekin. Guzti hau gure produktuak kanpoan hobeto saltzeko aukera emango digu eta baita ere enpresak erakartzeko eta gure lurraldean jarduerak sortzeko aukera emango digu. Lau buru ateratzen dizkiguten aurkariekin, maila berean lehiatu behar dugu, eta oso ondo prestatuta egon behar dugu. Zerbaitetan oso onak izan behar dugu, ez guztian. Eta, hainbat hizkuntzetan hitz egiteko gai izan beharko dugu, ingeles hizkuntzan, bereziki. Hizkuntzarik eza da gure areriorik handiena, gure aukerak nabarmen murrizten dituelako. Inberti ezazue hizkuntzetan eta prestakuntzan" gomendatu du Rementeriak, bera ere bere ingeles maila hobetzeko lanean ari dela aitortu ondoren.

Eta Bilbo baita ere

Bere aldetik, Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak ingelesez eta euskaraz hasi du ‘Bilbo gazteentzako hiria’ izenburupeko hitzaldia Gaztepolis foroan, "hori ere gazteen hizkuntza" dela esanez. Gazteen aurrean aldarrikatu du "Bilbo gaztea" eta bere burua definitzeko orduan esan du " hurbila, elkarrizketa zalea eta gazteen beharrekiko sentibera" dela.

Aburtok Bilborako duen egitasmo barruan gazteengan eragina izango duten lau arlo nagusiak azpimarratu nahi izan ditu: enplegua, etxebizitza, aisia eta euskara, gazteak hiribilduko sare sozial,kultural eta ekonomikoan integratzeko elementu gisa.

Lehenengo eta behin azpimarratu duenez "gazteen bizitza proiektua bi beharrizanetatik igarotzen da, eta biei eman behar zaie erantzuna: enplegua eta etxebizitza. Biak arreta handiz jorratu behar dira, ezinbestekoak baitira gazteak sozialki,ekonomikoki eta politikoki hiritargoarengandik eta hiritik apartatuta eta baztertuta senti ez daitezen”.

Aburtok azpimarratu duenez "Bilboko gazteekin jardun nahi dut, denon artean etorkizuneko Bilbo hiria diseinatu eta eraiki dezagun. Behar zaituztegu. Ezinbesteko zaituztegu, herri gisa dugun balorerik handiena zarete, etorkizunerako bermea zaretelako. Asko duzue emateko eta guk asko dugu ikasteko".

Alkatetzarako hautagaiak adierazi du bere konpromisoa dela "toki enplegu plana sortzea; gazteen ekintzailetzan ekitea; Unibertsitateari lortutako ekintzailetza eta berrikuntza poloa sortuz, Bilboko gazteekin talentua eta lankidetza sustatu nahi da atzerrian lan eginez, lan munduan sartzen laguntzeko kontratuak sustatuz eta unibertsitatetik irten berri diren gazteen lehen lan esperientziak ahalbidetuz”.

Etxebizitzari buruz esan duenez "nire konpromisoa da alokatzeko etxebizitzen esparrua lantzea eta errazago jartzea, emantzipazioari laguntzeko estrategia berriak martxan jartzea iresgarri ez diren etxebizitzak elkar trukatzeko egitasmoaren bidez,adineko pertsonek etxebizitza iresgarria izan dezaten eta beren etxebizitza alokairuan eman dezaten gazteen bizitza proiektuak ahalbidetzeko. Era berean landuko da Boluetan eta Zorrozaurren etxebizitza berriak egiteko egitasmoa".

Amaitzeko, Juan Mari Aburtok defendatu egin du gazteen parte hartze eredua, aisian eta baloreen transmisio alorrean ere, non adierazteko, dibertitzeko eta beren trebetasunak erakutsi ahal dituzten; baita euskararen defentsan ere "hizkuntza bizia delako, ezagutzeko eta praktikatzeko, eskolatik unibertsitatera, kalean eta teknologia berrietan barne. Bilbao aberatsa nahi dut , hizkuntza ugariekin,hiruzpalau hizkuntza naturaltasun osoz menderatuko dituzten gazteekin, elementu aberasgarri gisa eta aukera bide berriak zabaltzeko".

Interesatu Zaitez