Ortuzarren esanetan EAJ-PNV da Alderdi Popularrak sustatzen dituen "auzo borroken" aurkako txertoa

Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, "herrialde eta hirien batura" izango den Herriaren aldeko aldarria egin du ; era berean baieztatu du, maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeei begira, EAJ-PNVren asmoa dela euskal hiritargoari Mariano Rajoy eta Javier Marotoren Alderdi Popularrak bultzatzen dituen "auzo borroken" kontrako txertoa eskaintzea.

Andoni Ortuzar Onda Vascan egindako elkarrizketan 04Maiatza 04 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Andoni Ortuzarrek baieztatu du Euskadi " oso Herri txikia dela" eta ez dagoela " auzoko edo patioko liskarretan" nahasterik. Horregatik, horren esanguratsua den aldi honetan " krisialdi ekonomikotik irteten behar dugun une honetan, egoera txarrean dauden herrikideei lana bilatzen lagundu behar diegun aldi honetan" EBBren presidenteak ezinbesteko jotzen du herritarrek EAJ-PNVren egitasmoa babestea. "Herri egitasmo inklusiboa, herrialdeen eta hiriburuen baturan oinarritzen dena. Ezin dugu esan lana hemen sortu nahi dugula eta han ez, ezin gara elkarren arteko norgehiagokan nahastu . Gizartea tentaldi horretatik atera nahi dugu, gure ustez gauza onik ez dakarrelako. Ikusi genuen Unidad Alavesa alderdiarekin zer gertatu zen, nola amaitu zen eta politikoki zer ondorio txar ekarri zituen" esan du. "Bakoitzak bere aldetik egiten badugu edo elkarren kontra harrika egiten badugu, zalantzarik ez dago ez dugula aurrera egingo" iragarri du.

“Gauzak kudeatzeko eredu bat dago, frogatuta dago eta bermeak ditu, EAJren eredua da; eta legegintzaldi honetan Gipuzkoan eta Araban esperimentu batzuk ikusi ditugu oso ondo irten ez direnak, guztiz alderantziz esango nuke" esan du jeltzaleen buruak. Gipuzkoari dagokionez, Ortuzarrek zera esan du "ezker abertzalea, bere lehen saiakeran, horrenbeste urtetan pankartaren atzetik guri lezioak ematen aritu ondoren eta dena txarto egiten genuela esan ondoren, inposaketatik gobernatu du , agintekeriatik, atzamarra erabilita. Ez ditu herritarrak kontuan izan, zarama zakarrontzietan jartzeko moduak ere inposatu ditu. Ur baso batean iraultza egin nahi izan du, eta ondorioak Gipuzkoarentzat dira, Gipuzkoako herri gehienak ordaintzen ari dira”. Arabari dagokionez, Ortuzarrek salatu egin du Alderdi Popularra bere siglak ezkutatzeko egiten ari den saiakera agerikoa. Ez dute Alderdi Popularra izan nahi. Alderdi Popularra Araban egiten ari den ekitaldietan ez dira PPren siglak agertzen. Kaia beste leku batera joan omen da hegaz; lotsatuta daude baina PP dira, eta azken lau urteotan Rajoy-ren estiloko PP izan da , hau da, ezer ez egitea, errua hurkoari leporatzea eta Eusko Jaurlaritzaren kontra aritzea" esan du.

Ortuzarrek era berean azaldu duenez EAren barruan EH Bilduren baitan egin diren zerrenden inguruan sortarazi diren ezbaiak ez dira soilik Gernikan edo Deban erregistratu," zurrumurru " hori hainbat herritan eman delako. EA alderdia EH Bildu-n sartzea alderdi horren buruek erabaki zuten eta alderdikideak ez dira ados egon.Hori ikusten ari gara orain hauteskunde zerrendak osatzeko orduan. Argi dago EAko asko deseroso sentitzen direla Bilduren barruan, batez ere konturatu egin direlako talde horretan ezer gutxi agintzen dutela eta agintea betiko ezker abertzalearen eskuetan dagoela" esan du. Halaber, ez du aipatu gabe utzi nahi izan iraganean, EAko alderdikide kargu eta udal hautagai askok "gorriak " ikusi dituztela ezker abertzalearen aldetik egin den "oposizio anker eta bidegabearekin".

EH Bilduk egunotan zalaparta handiz bake eta burujabetzaren inguruan aurkeztu dituen proposamenez galdetuta, Ortuzarrek uste du Eusko Legebiltzarraren txostenetan lantzen ari diren gai horiek biak atera dituzte "eskukada bete boto" lortzearren. "Ezker abertzaleak 20 edo 30 urteko atzerapena darama autogobernu gai honetan , eta orain, presaka eta korrika, kanpaina hasteko hilabete falta dela, EAJ hormaren kontra jartzen saiatu da, EAJ-ri erabakitzeko eskubideaz edo galdeketez hitz egitea inolako arazorik suposatzen ez diola kontuan hartu gabe. Guk ez dugu arazorik, guztiz alderantziz, ongi etorriak izan daitezela eztabaidara. Gu izan ginen erabakitzeko eskubidea lehen aldiz aipatu genuenak, ez zen ezker abertzalea izan. Orduan esaten zuten eufemismoa erabiltzen genuela ez dakit zer gauza esatera ausartzen ez ginelako" esan du. “Egin duten bakarra izan da abertzaleak nahastea, beraien aldekoak barne, uste baitzuten autogobernu ponentzian ibilbide orri bat markatuta genuela. Nik uste dut argi eta garbi adierazi dugula zein den hasitako bide horretan egin dugun apustua" baieztatu du.

Interesatu Zaitez