Mungiako Uriguen haurreskolak itxura berria du

Eraikinean barrikuntzak egin dira ikasturte hasierarako

Mungiako Uriguen haurreskolak itxura berria du 07Azaroak
2017
2017 AzaroaK 07 |
MUNGIA

PARTEKATU

Uriguen haurreskolaren eraikinean barrikuntza-lanak egin dira. Beheko solairuan aldaketa eta ordezkapen-lan garrantzitsuak egin dira.

- Beranda bere osotasunean barriztatu da. Eraikin hau eraitsi edo bota da. 0-3 urteko umeentzako psikomotrizitate-gela bezala erabiltzen da leku hau. Hormigoizko zimendu barria jarri da; fatxada termobustinezko adreiluz eta pladurrez osatua dago. Leihoak PVC materialezkoak dira. Alde batetik, isurtze baxuko airezko kamaradun beirak dauzkate, leihoen efizientzia energetikoa hobetzeko. Beste alde batetik, eguzki-kontrola bermatzen dituzten leihoak dira, umeak eguzki-izpietatik ondo abesteko. Pertsianak motorizatuak dira, gainontzeko geletan dagozan leihoen bezala. Berandaren sabai barriak egurrezko egitura dauka, teila itxurakoa, eraikuntzan dagoen antzekoa. Berandaren zolaketa guztiz barria da: binilo formadun zorua, hain zuzen bere.

- 0-1 urtekoentzako bainugelak: Bainugelak bere osotasunean birmoldatu dira eta euren arteko distribuzioa berrantolatu da.

- Urbanizazinoaren kanpoko zolaketa: ordezkapen osotua egin da. Ondoko lanak egin dira: zorua zulatu, euri-uren hustuketa-sistema egokitu, eta inprimatutako hormigoia ezarri da.

Lan hauek egiteko, Udalak 141.606,84€ bideratu dira.

Interesatu Zaitez