Prentsa Aretoa

Berriak

2017/02/08

Mungiak gizalegea eta bizikidetasuna bultzatzeko kanpaina jarri du martxan

Joan den abendutik hasita gizabidezko jokaera egokiak bultzatzeko sentsibilizazio kanpaina baten murgildurik dago Mungia. Kanpainaren helburua bizikidetasuna hobetzea eta herriko ondare publiko eta naturala babestea da.

rss Ezagutzera eman
Mungiak gizalegea eta bizikidetasuna bultzatzeko kanpaina jarri du martxan

ARGAZKIA JAITSI

Udalak 72.000 euro gastatzen ditu urtero gizalegezkoak ez diren jarreren edo portaera basatien ondorioz sortutako kalteak konpontzeko (pintadak, kale altzarien, kirol instalazioen edota umeentzako guneen erabilera desegokia, zabor-poltsak, beira edo tamaina handiko altzariak edukiontzietatik kanpo ixteko ohituran…). Diruaz gainera, holako jarrerek aparteko lana eskatzen die udal zerbitzuei, eta eragozpen handiak herritarrei. Asko bere probetxugarriagoa izango litzateke diru eta lan hori beste beharrizan edo proiektu batzuetarako erabiltzea.

Gero eta errespetu, elkartasun eta ardura maila altuagoak izango dituen herria eraiki nahi badugu, ezinbestekoa da herritarrak inplikatuta egotea. Eta horretarako, lan-ildo nagusi bi indartu behar dira: batetik, elkarbizitza eta elkarrenganako errespetua, eta bestetik, guztionak diren herriko guneen erabilera egokia eta inguru naturala eta kalekoa jagoteko jarrera aproposak.

Kanpaina honen ekintzen artean, besteak beste, ondokoak daude:

Udalerriko hainbat eskolen DBHko ikasleei eskainitako sentsibilizazio tailerrak. Hauetan, bizikidetasuna hobetzeko eredu eta gomendioak jaso zituzten. Tailerretan parte hartu eta gero, ekimen hau bultzatzeko slogan desberdinak sortu zituzten eta horien artean bat aukeratu zen, kanpainaren goiburu bezala erabili dena: ‘Mungia garbirik, danok pozik’.

Etiketak jarri dira ekipamendu publikoko elementu batzuetan: paperontziak, iturriak, kale-argiak, bankuak, margotutako paretak, komun publikoak...Etiketa hauetan euren prezioa eta gizalegezkoak ez diren jarreren ondorioz sortutako arazoak konpontzearen balioa agertzen da.

Aldi berean, gizartea sentsibilizatzeko euskarri desberdinak landu eta banatu dira:

Zerbitzu publiko desberdinetan eta elkarteetan banatu den gida bat egin da. Argitalpen honetan gure udalerriko bizikidetasuna hobetzeko balio duten       praktika onak batzen dira. Besteak beste, gai hauek lantzen dira: besteenganako errespetua, tolerantzia; gure kale, espaloi edo errepideetatik modu seguru eta egokian ibiltzeko ereduak; etxeko animaliak tratatu, zaindu eta gidatzeko erak; zaborren kudeaketa egokia; eta gune publikoen eta hiri-altzarien zainketa.

Etxebizitzetan banatu den triptiko bat. Bertan, aipatutako gida horretan agertzen diren aspektu batzuk laburtzen dira.

Gizalegezkoak ez diren jarrerak erakusten dituzten 6 panel jarri dira udalerrian zehar, jarrera hauek aldatu beharrari buruz hausnartzeko balio dutenak.

Lonjen  erabiltzaileek, lokalen erabilera arduratsua egiteari eta auzokoekin bizikidetasun egokia mantentzeari buruz kontzientziatzeko flyer bat jaso       dute. Bertan, lokal hauen egoera, Udal-Ordenantzak ezartzen duenaren arabera, erregularizatzearen beharra azpimarratzen da.

Mungia eraikitzeko beharrezkoa da herritar guztien ekarpena eta konpromisoa. Proposamenik edo ekarpenik dituzten herritarrek www.mungia.org web-orriaren bidez bidaltzea dute, edo dagokion udal sailera jo dezakete.

 

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/02/28 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

2017/02/28 22:30

Aitor Esteban

   ETB-1. Ahoz aho+ 

2017/03/01 09:00

Joseba Egibar

   Euskadi Irratia 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr