Maruri-Jatabeko udalak balorazio positiboa eman dio gertakariak jasotzeko Aplikazioaren bidez abian jarri den linea berdeari

Zerbitzu hau abian jarrita, udalerriko herritarrek apurketak edo matxurak jakinarazteko komunikazio bidea dute dagoeneko. Linea berde izenez ezagutzen denak ingurumen alorrean "praktika onak" bultzatzen ditu eta ondorioz, herri iraunkorraren garapena ahalbidetzen du.

Maruri-Jatabeko udalak balorazio positiboa eman dio gertakariak jasotzeko Aplikazioaren bidez abian jarri den linea berdeari 21Uztaila 21 |
Bizkaia

PARTEKATU

Linea Berde sistema Maruri-Jataben ezarri zen iragan urteko Apirilean. Herri honetako herritarrek erakutsi egin dute zerbitzua oso begi onez hartu dutela eta horren erakuslea da etengabe erabiltzen dutela.

Zerbitzua Smartphone edo tablet bidez erabili ahal izateko Linea Berdea izeneko aplikazioa jaitsi behar da. Horretarako, erabiltzailea Play Store edo APP Storera konektatu behar da eta oso erraz dago aplikazioa doan jaistea.

Aplikazioa eskuko gailuan irekitzen denean, erabiltzaileak erabaki behar du kontsulta planteatu nahi duen edo gertakari baten berri eman nahi duen. Prozedura oso arina eta erraza da. Gertakaria jakinarazteko, kategoria aukeratu besterik ez da egin behar. Geolokalizazioarekin, Linea Berde aplikazioak automatikoki antzematen ditu jakinarazi nahi den hori kokatuta dagoen koordenadak. Gertakariaren argazkia ere bidali ahal da deskribapen laburrarekin. Behin bidalita, Udalak izendatutako arduradunak horren jakinarazpena jasoko du. Une horretatik aurrera hasten dira antzemandako gertakariari konponbidea emateko prozedurak. Herritargoak une oro ezagutzen du jakinarazitako gertakaria zein egoeratan dagoen eskuko gailuan jasotzen dituen jakinarazpenen bidez.

Zerbitzu hau, herritarra eta herritargo osoa udalerri iraunkor eta garbiagoa lortzeko lanean inplikatzeaz gain, neurri handi batean errazten du Udalean horren erantzukizuna duten pertsonek egin behar duten lana.

Maruri-Jataben, gehien jakinarazi diren gertakariak dira "Argiteria" gaiari dagozkionak eta atzetik daude " Zaborrak", " Estolderia" eta " Garbiketa". Gaur egun jasotako gertakarien % 80 konpondu egin dira dagoeneko.

Ingurumen alorreko kontsultaren bat egiteko www.maruri-jatabeberdea.com WEB gunearen bidez ere egin daiteke. Domeinu honen bidez, herritargoak ingurumenari buruzko edozein kontsulta plantea dezake eta 24 orduko epe barruan erantzuna jasoko du pertsona adituen partez.

Esteka honetan ordenantzei, oinarrizko legeriari, ingurumenari buruzko albisteei, sektorean antolatzen diren ekimenei eta abarrei buruzko informazioa jaso ahal izango da. Udalerriko informazio zabala,hain zuzen.

Linea Berdea zerbitzuak 2014an jaso zuen Conamaren Iraunkortasun Saria. 2013 urtean ere Hiri Osasungarrien Espainiar Sareak ematen duen Kalitate saria jaso du Hiri Garapen Osasungarri eta Iraunkorraren kategorian . 2013an ere jaso du du Ecovidriok Hiritarren Inpakturik Handienari ematen dion saria.

Maruri-Jatabeko udala pozik dago orain arte lortu diren emaitzekin eta herritarren parte hartzea eskertzen du, beren hiriaren aldeko inplikazioa eta interesa agerian utzi dutelako.

Interesatu Zaitez