Joseba Egibar: “EAJ-PNVren lehentasuna eredu sozio-ekonomiko eta estruktura politiko propioa lortzea da”

Joseba Egibar GBBko presidenteak ezinbesteko jotzen du "Gipuzkoan goitik beherako aldaketa eragitea". Herrialdeak aurrera egitea lortu du " Bilduren aldetik blokeoa eta inposaketa eragin den arren". " Gizartea kontrolatzeko beharra da ezker abertzalearen diseinu politikoaren oinarria" salatu du.

Joseba Egibar: “EAJ-PNVren lehentasuna eredu sozio-ekonomiko eta estruktura politiko propioa lortzea da” 21Abenduak
2014
2014 AbenduaK 21 |
GBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

GBBko presidente eta EAJ-PNVren Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, estatus politiko berri baten aldeko apustua egin du. Eta Autogobernuaren Ponentzian hori aldarrikatuko duela aurreratu du, alegia, Euskadiren izaera nazionalaren eta bere erabakitzeko eskubidearen aitortza, eta eskubide hori nola gauzatu adostea. Bestalde, Gipuzkoak aldaketa sakona behar duela ohartarazi du. Izan ere, ezker abertzaleak kudeaketa txarra egin du; bere interesak gipuzkoarrenekin nahastu dituelako, eta gizartearen kontrolarekin itsututa  dagoelako. “Gizartea kontrolatzeko behar hori bere diseinu politikoan dago, hain zuzen ere, hegemonia lortzeko bere helburu horretan”, deitoratu du.

Elkarrizketa osoa

Interesatu Zaitez