José Antonio Susok baieztatu du arabako erakundeak urrats sendoz aurrera egiten ari direla

Araba Buru Batzarreko presidenteak baieztatu du Arabako erakundeak urrats sendoz aurrera egiten ari direla, nahiz eta PPK herrialdearen eta hiriburuaren onerako akordioak izenpetzeko borondate eskasa erakutsi duen

José Antonio Susok baieztatu du arabako erakundeak urrats sendoz aurrera egiten ari direla 24Apirilak
2017
2017 ApirilaK 24 |
ABB

PARTEKATU

Arabako jeltzaleen buruak gaur goizean RNE irratiari eskaini dion elkarrizketan baieztatu duenez "Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak, erakunde bietan aurtengo aurrekontua onartuta dutelarik, aurrera egiten lortzen ari dira PPk gai nagusien inguruko akordioei etengabeko `ezetza´ ematen dien arren”.

 Jose Antonio Susok era berean baieztatu du EAJ-PNVk ez duela Estatuko aurrekontuak onartzeko akordiori itxi, negoziaketarako parlamentuko izapideetako aste erabakigarria falta den arren. “Negoziaketek geldotasunez jarraitzen dute. Gai batzuetan aurrera egin da eta beste batzuk erabat geldituta daude. EAJ-PNVk osoko zuzenketa prestatu du eta aurkeztu behar badugu datorren astean aurkeztu eta defendatuko dugu" esan du ABBko presidenteak. Susok ildo beretik azpimarratu du euskal hiritarrentzat berebizikoa dela Kupoaren inguruko akordioa ixtea azken 10 urteotako kitapenaren kalkuluaren eta hurrengo bost urteetarako legearen inguruan. "PPren gehiengo absolutuarekin gai hori ezin izan dugu desataskatu. Orain da akordioetara iristeko ordua" azpimarratu du.

Urkullu lehendakariak Espainiako gobernuari Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren kariaz keinuren bat egitea eskatzeko egin dion proposamenaz galdetuta, Araba Buru Batzarreko burua beldur da Madrilek eskariari bizkarra eman diezaiokeela. "PPk guda zibilari dagokion guztian hutsetik hasi nahi izan du eta beldur naiz Rajoyren gobernua ez ote dion keinua egiteari muzin egingo" esan du Susok.

Interesatu Zaitez