Jesús Lekerikabeaskoa eta Humberto Perea izango dira BBBko burukide berriak

Bizkaiko Herrialde Batzarrak herrialde exekutibako burukide berriak aukeratu ditu Idoia Sagastizabalek eta Iñaki Isasik lan arrazoiengatik beren karguak utzi ondoren

Jesús Lekerikabeaskoa eta Humberto Perea izango dira BBBko burukide berriak 22Ekaina 22 |
BBB

PARTEKATU

Bizkaiko Herrialde Batzarrak, gaur arratsaldean Sabin Etxean egin duen bileran, Jesús Lekerikabeaskoa eta Humberto Perea aukeratu ditu Bizkai Buru Batzarreko burukide gisa. Bizkaiko exekutiban sartuko dira Idoia Sagastizabalek Madrilgo Euzko Abertzaleak taldean sartzean eta Iñaki Isasik lan arrazoiengatik Bizkaiko exekutibako karguak utzi ondoren.

Herrialde erakundeak egin duen ezohiko bilerak amaitutzat ematen du apirilaren 25an hasitako barne prozesua eta Uri Erakundeek hautagaiak aukeratzeko bi hautespen aldiak egin ondoren. Prozesua burukide berrien aukeraketarekin amaitu da eta bilera berean izendatu dira Herrialde Epaimahaiko ordezko bi.

Bizkai Buru Batzarreko burukide berrien curriculum laburra:

  • Lekerikabeaskoa Arrillaga, Jesús. 1995ean Ispasterren alderdikidetua, euskalduna da eta 43 urte ditu. Delineatzailea da lanbidez, langile autonomo gisa lan egiten du eta eraikitzaile eta proiektugile lanak burutzen ditu. Lekerikabeaskoak hainbat barne kargu izan ditu. Ispasterreko Uri Buru Batzarreko idazkaria izan zen 1991tik 1995era bitartean eta,berriro ere, 1997 eta 1999 urte bitartean. Aberri Batzarreko kidea izan zen 2007 eta 2011 urte bitartean. Bere jaioterriko zinegotzi eta herri kargudun izan zen 1999tik 2003ra, eta 2007tik 2011ra bitartean eta alkatea izan zen 2003tik 2007ra eta 2011tik 2015era bitartean. 2015eko foru hauteskundeetatik Aurrera Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna ere bada.
  • Perea Añibarro, Humberto. 1999an Zeberion alderdikidetua eta Lan Harremanetan lizentziatua da. Bere jaioterriko zinegotzia izan zen 1999tik 2003ra bitarteko legealdian eta hurrengo bi legealdietan alkate izendatua izan zen.Halaber, 2012 eta 2017 urte bitartean, Zeberioko Uri Buru Batzarreko presidentea izan da eta 2016 urteaz geroztik Aberri Batzarreko kide ere bada.

Interesatu Zaitez