Prentsa Aretoa

Berriak

2017/02/16

Izaskun Bilbaok Estrasburgon aldarrikatu du Ertzaintza eta Mossos-ak Europa mailako inteligentzia antiterroristan integratu behar direla

EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandicak Estrasburgon aldarrikatu du Ertzaintza eta Mossos de Esquadra polizia autonomikoek polizia integral gisa parte hartu behar dutela Europa mailan terrorismoaren kontrako koordinazio lanean. "Gai honetan hobetzea egin nahi izatea bezain erraza da" esan du.

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok Estrasburgon aldarrikatu du Ertzaintza eta Mossos-ak Europa mailako inteligentzia antiterroristan integratu behar direla

ARGAZKIA JAITSI

Azken erasoen ondoren agerian geratu diren deskoordinazioak ikusita, euskal eurodiputatuak berriro azpimarratu duenez " terrorismoaren kontrako borrokan premiazkoa da hitzetatik egintzetara igarotzea. Eta gakoa da datu garrantzitsuak zintzotasunez, berehalakotasunez eta lege berme guztiekin elkartrukatu ahal izatea, ekintza terroristak antzemateko eta prebenitzeko eta ahalegin horretan eskuragarri dauden baliabide guztiak baliatzeko".

Jarraian aipatu du koordinazioa eragozten duen beste arazoa. "Beste estatu batzuetan, arrazoi politiko hutsengatik ez dira baliatzen, esate baterako, Euskadi eta Catalunyako poliziek dituzten ezagutzak eta baliabideak, eta oraindik ezbaian ari dira Europa mailan elkartrukatze dinamika honetan sartu behar ote diren. Bien bitartean, babesten dituzten hamar milioi europarrak harrituta daude gutxiespen honen aurrean. Gai honetan, hobetzea egin nahi izatea bezain erraza da".

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr