Prentsa Aretoa

Berriak

2017/03/16

Izaskun Bilbaok Bruselan salatu du Lasa eta Zabalari kalte-ordaina emateari uko egin izana

EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbaok Europako Batzordean ekimen bat aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalak Joxean Lasa eta Joxi Zabalari terrorismoaren biktima diren aldetik kalte ordaina emateko proposamenari uko egiteko hartu duen erabakia salatzeko.

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok Bruselan salatu du Lasa eta Zabalari kalte-ordaina emateari uko egin izana

ARGAZKIA JAITSI

ALDEko presidente ordeak uste du Auzitegi Konstituzionalaren erabaki hau eta indar polizialek torturatutako era eraildako gazte hauen familiek jaso duten tratua ez datorrela bat biktimak artatzeko Europako Zuzentarauan babes berezia emateari buruz jasotzen diren aurreikuspenekin.

Euskal eurodiputatuak gogoratu duenez "justiziaren epai bakarra ez dago eraildako pertsona hauek ETAren erakunde terroristako kide izatea leporatzeko, eta horixe da merezi dituzten kalte ordain horiek ukatzeko Auzitegi Konstituzionalak erabili duen argudioa". Eurodiputatu jeltzalearen iritziz gertakari hauek eta biktimek jasotako epaia eta tratua "ez datoz bat 1012/29 zuzentarauaren 16,32,53 eta 63 kontuan hartuzkoekin, zeintzuetan biktimen gutxieneko eskubideak aitortzen diren. Era berean, ez dator bat zuzentarau horren 8, eta 22artikuluko 3. idatz zatian jasotzen diren edukiekin”.

Izaskun Bilbao Barandicak uste du kasu honetan ere ez direla bete biktimei babesa emateari dagokionez eskatu behar diren bermeak eta ez direla bete zuzentarauan banakako ebaluaketa egiteko orduan aurreikusten diren bermeak. Hori dela eta, ALDEko presidente ordeak Bruselari eskatu dio "estatuko terrorismo kasu baten biktimek" jaso duten tratua baloratzea eta kasu honetan biktimak artatzeko europar zuzentarauan jasotako printzipioak nola bete diren aztertzea.

 

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/06/30 08:30

Itxaso Atutxa

   Bizkaia Irratia 

2017/06/30 11:00

Aitor Esteban

   Bilboko Herri Irratia 

2017/07/06 08:30

Joseba Egibar

   Onda Vasca 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr