Prentsa Aretoa

Berriak

2017/05/11

Getxo, euskararen alde

Gutxienez 400 pertsona euskaraz hitz egiten kalean elkartzen lortzeko maiatzaren 18an Berbodromoa antolatu da Algortan eta Romon

rss Ezagutzera eman
Getxo, euskararen alde

ARGAZKIA JAITSI

Datorren maiatzaren 18an Euskararen Berbodromoaren seigarren edizioa izango da, euskaraz berbetan elkartzeko eta horrela hizkuntza kalera ateratze aldera. Egizu elkarteak antolatuta (Bizarra Lepoan elkarteak eta udal, Lauaxeta eta Jose Antonio Agirre ta Lekube euskaltegiek osatuta, Getxoko Udalaren laguntzarekin), oraingoan, hiru saio izango dira, euskaraz mintzatzeko gogoa duten guztioi zuzenduta, hau da, euskara ikasten ari direnei, berbalagunei, euskaldun zaharrei eta berriei. Aurtengo helburua gutxienez, 400 pertsona elkartzen lortzea izango da.

Goizean bi saio izango dira, 09:00etan eta 11:00etan, Algortako San Nikolas plazan, eta hirugarrena, 19:00etatik aurrera, Romon, Aurrezki Kutxa, Gobelondo eta Kalamua kaleen artean. Taldeak osatuko dira dinamizatzaile batekin, eta parte-hartzaileak gai batez 15 minutuz mintzatuko dira. Amaitutakoan, altxatu eta beste talde batera joango dira beste mintzakide batzuekin hitz egiteko. Gaiak hurrengoak izango dira: “Runnerrak, izurrite berria gure herriko pasealeku guztietan”, “Eguraldia hizpide izaten da maiz; zergatik?”, eta “Getxoko aparkalekuen arazoa”.

20:00etatik aurrera jai-giroa izango da Itxas Argia Kantari Kanta, Itxarkantu eta Itzubaltzeta kantuz kantu-taldeekin, Romoko zenbait tabernaren laguntzarekin.

Informazio gehiago eta izen-ematea www.getxo.eus eta www.egizu.eus webguneetan aurki daiteke.

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/05/24 09:30

Iñigo Iturrate

   ETB-1. Egun on Euskadi 

2017/05/25 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

2017/05/26 08:30

Idoia Sagastizabal

   Bizkaia Irratia 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr