Euzko Abertzaleak Taldeak Espainiako Gobernuaren "utzikeria" salatu du GFAri oraindik 2014ko ekaitzengatik dagozkion laguntzak eman ez zaizkiolako

Iñigo Barandiaranek baieztatu du Gipuzkoa dela Administrazio Publikoen Ministerioak emaniko ebazpenean jasota dauden bi milioi euroko laguntza jaso ez duen herrialde bakarra.

EAJ, pnv, congreos, temporal, ayudas, diputación, 29Iraila 29 |
Kongresua

PARTEKATU

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNV taldeak galdera multzo bat erregistratu du Administrazio Publikoen Ministerioak 2014 urte hasieran eman ziren haizete eta ekaitzek Kantauriko kostaldean eragin zituzten kalteak konpontzeko ezarri zituen diru laguntzak Espainiako Gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiari zergatik eman ez dizkion jakiteko.

Diputatuen Kongresuan erregistratu den idazkian, Iñigo Barandiaran jeltzaleak adierazi du Autonomi Erkidegoekiko eta toki erakundeekiko eskumenen koordinaziorako Zuzendaritza Nagusiak ebatzi zuela onuradunen artean Gipuzkoako Foru Aldundia zegoela, eta herrialdeko erakundeari 2.088.312,50€ko kopurua dagokiola kalte ordain gisa. Dena dela, Gipuzkoako Foru Aldundiak, orain arte, ez du halako laguntzarik jaso.

“Donostia, Zarautz, Deba, Zumaia…, Gipuzkoako kostako ia herri guztiek pairatu zituzten 2014 hasierako ekaitza haren ondorioak.Jakin dakigu Ministerioak ezagun duela Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak izapidetzeko exijitzen ziren agiri guztiak bidali dizkiola,baina oraindik ez dago horren berririk. Gobernu zentralaren utzikeria onartezina da" salatu du Barandiaranek.

Hori dela eta, Diputatu jeltzaleak funtzioko Gobernuari galdetu dizkio "Gipuzkoako Foru Aldundiari aitortu eta zor zaizkion kopuruak ez ordaintzearen arrazoiak, horretarako exijitutako agiri guztiak bete arren" eta zentzu berean eskatu du kopuru horiek "zein eperen barruan emango diren" esatea.

Interesatu Zaitez